Sukalde ilunak

"Dark Kitchen" edo sukalde ilunak deiturikoak geroz eta ugariagoak dira gure gizartean.

Zer da, zehazki, dark kitchen edo sukalde iluna? Dani Lasa sukaldariak fenomeno horri buruzko azalpenak emango dizkigu entzungai honetan.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria 1. Pandemiak indarra eman dion sukaldaritzaren fenomenoa da Dark kitchen edo sukalde ilunena. Jantokirik gabeko jatetxeak. Zerbitzaririk ez, eserlekurik ez; dena etxerako, dena mezulari bidez. Rider-ak joan-etorrian sukalde-zokoetan prestatutakoak eramaten, Arantxa.  

Esataria 2. Bai. Egia esan, izugarri hazi da Dark kitchen fenomeno hau. Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan 2018 aldera esnatu zen negozio-mota hau, eta iaz hasi ziren Espainian lehendabizikoak. Ordutik handitzen doa neurririk gabe. Pandemiaren hasieratik esan dezakegu bikoiztu egin direla sukalde ilun hauek, Espainiako sukaldaritzaren eremuan % 10 hartzen dute eta Erresuma Batuan hiru aldiz gehiago.  

Esataria 1. Dani Lasa, kaixo, egun on.

Dani Lasa sukaldaria. Egun on. Bai.  

Esataria 1. Sukalde ilunak. Horrela esanda, entzun batera aurrena-aurrena datorkiguna da fast food-a (janari lasterra), ez oso goi mailako janaria izango dela. Baina ez dauka zertan hola izanik ze(ren) Dani Garcíak, adibidez, 3 Michelin izarretako jatetxea itxi egin zuen Marbellan, Michelin izarrak uztea erabaki zuen, eta Bartzelonan bi sukalde ilun zabaldu ditu. Hortaz, posible da sukalde ilun hauetan ere aparteko, goi mailako sukaldaritza ematea.  

Dani Lasa. Bai. Inolako dudarik gabe. Bueno, lehenengo eta behin, agian, baita ere entzuleak ondo ulertu dezan jakin behar genuke zertaz ari garen hitz egiten, sukalde iluna,... kontzeptuaren oinarria edo jatorria non dagoen, ez?  

Esan dezagun etxean gaudela, behartuta edo nahi dugulako, eta halako momentu batean iruditzen zaigu ba zerbait jan nahi genukeela, ez? Ba nik gaur nahi dut halako jai bat eduki eta  etxera ekartzea nahi nuke zerbait baina…

Esataria 2. …ez du sukaldean kolperik ere jo nahi.

Dani Lasa. Eta gainera, ardo zuri on bat edo arrai bat erreta edo… Ba hortik(an) sortzen da. Azkenean, behar bat ikusten da etxean,  oferta edo eskaintza sortzen hasten da, eta hortik(an) aurrera ja beharra eta eskaintza elkartzen dira, eta horrek ja ez du mugarik(an). Gaur egun ezin dezakegu imajinatu zer motatako eskaintzak sortzen ari diren.

Esataria 1. Dark-ari tirata bi istorio kontatu dizkigute entzuleek. Batek dio: “Donostian Dark Burger sortu zuten eta hotel bateko sukaldean hasi ziren lanean. Leinn, Mondragoneko Unibertsitateko ikasleak ziren. Jatetxe bat sortzeko sekulako dirutza behar duzu, eta horrela beste sukaldeak aprobetxa ditzakezu diru-kopuru txiki bat ordaindu eta gero”.

Eta beste batek dio: “Eibarko El Corte Inglés itxi egin behar dute eta Dark Store izena jarriko diote. Dena teleoperadoreez eta dena etxera bidaltzeko produktuak”.  

Dani Lasa. Ba begira. Esan dezagun orain gertatzen ari dena, eta agian baten bati edo egingo zaio ezagun nola Madrilen gertatu den, eta Bartzelonan ere bai… Bat-batean bizilagun-talde bati kale erdi-erdian, hortxe, paratzen dioten izugarrizko tximinia zahar bat. Eta ikusten dute hor zerbait gertatzen ari dela. Eta zer gertatuko? Eta bueno, legearen barruan keak nolazpait goruntz (gorantz) zuzentzeko, izugarrizko tximinia-edo jartzen dute. Eta konturatzen dira hor, azpi horretan, sator-modura edo ari direla 20 bat sukalde muntatzen, ez? Eta 20 sukaldek errepresentatu ditzakete  ez 20 jatetxe bakarra (bakarrik), baizik eta imajinatu ezazue ni sukalde horietako batean ari naizela lanean, plataforma bat atenditzen. Nire aurrean pantaila bat dago, Juste eat, edo Uber eat edo Deliveroo, edo Glovo, eta horietatik(an), pantaila horietatik(an) ari zaizkit iristen sukaldari bezala eskaerak. Baina eske eskaerak ez dira hanburgesa bat eta hot dog bat, baizik eta agian nik sukalde horretatik(an) operatu ditzaket bi edo hiru sukaldaritza-mota. Beraz, ni beheko sukalde horretatik(an) 3, 4, sukalde, 3, 4 jatetxe ezberdin teorikoki, karta batean han daudelako, atenditu ditzaket, ez?

Beraz, pentsatu ezazue 20 sukalde horietatik(an) zenbat janari atera daitekeen, zenbat janari-mota atera daitezkeen eta batik bat baita ere, eraikin horren inguruan zenbat moto, zenbat txirringa, zenbat, bueno, banatzaile elkartu daitezkeen, ez? Beraz…

Esataria 2. ...mugimendu izugarria…

Dani Lasa. …izugarrizko mugimendua. 

B2
20-04-2021
28165226
04:12
1431