detalle dokuteka-generico-fitxa

Facebook auzitara eramango dute

Donostiako enpresari batek nor eta Facebook auzitara eramango du, inongo abisurik gabe, enpresaren profila itxi diotelako.

Antton Monfort Balentzian hortxata naturala saltzen duen enpresari donostiarra da eta Facebook sare sozial erraldoia auzitara eramango du sare sozial horretan zuen bere enpresako profila itxi diotelako. Auzi honen bidez, Anttonek, kalte-ordainak ez ezik Facebooken jokaera aldatzea ere lortu nahi du. 'Faktoria' saioan kontatu digu nola izan zen itxierarena eta aurrerantzean zer lortu nahi duen epaiketaren bidez.

Saio osoa hemen entzun dezakezu.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

MANU ETXEZORTU.- Antton Monforte Balentzian bizi den donostiarra. Mon Orxata enpresa arrakastatsuaren sortzaile da. Eta Facebooken kontrako borrokan gogor ari da Antton. Epaitegira eraman du, nor eta Facebook. Zergatik Ane, Zergatik eraman du?
ANE.- ba, begira. Facebooken eskegita zuen domeinua kenarazi ziotelako, eta horrek online egindako salmentetan galera handia eragin ziolako. Gero, epaile batek berriro zabaltzeko baimena eman zion Antton Monforteri, baina Anttonek kalte ordaina eskatzen dio Facebooki, barkamen-eskaera publikoa ere bai eta bere jokabidea aldatzeko.
MANU.- Antton Monforte. Antton, egun on.
ANTTON.- Egun on!
MANU.- Beno, bazara ausarta e Facebook epaitegitara eraman duzulako. Ba al duzu epaiketarako egunik?
ANTTON.- Ez, oraindik ez digute esan noiz izango den. Seguru aski, 4 eta 8 hilabeteren artean izan beharko litzateke.
MANU.- Bale. Konta iezaguzu zer gertatu zitzaizun Facebook-ekin Antton.
ANTTON.- Beno, guk daukagu enpresa txikitxo bat. Salmenta ibiltaria egiten dugu kalean, Balentziako kalean. Hortxata naturala saltzen dugu gurditxo batzuetan, ezta? Eta 2.009an hasi ginen ere bai online saltzen, eta orduan erabaki, beno, … hasi ginen pentsatzen ea zer egin behar genuen ba geure burua aurkezteko interneten ezta? Garai horretan gure alternatibak [irtenbideak] bi ziren: bata, blog bat egitea, eta beste bat Facebooken hastea. Facebook garai horretan gazteleran sortu berria zen. Sare sozial moduan hasten ari zen, ez zen gaur egun den Facebooka ezta? Geure erabakia azkenean izan zen Facebooka egitea, blogaren ordez. Eta hor hasi ginen gure egunerokotasunean egiten ditugun ekintza guztiak igotzen: gure hortxataren urtemugak, eman dizkiguten sariak, egiten ditugun zera ba hortxata-ekintzak, eta abar ezta? Geure historia osoa hor zegoen. Eta beno, ba 7 urteren ondoren, bat batean, lehengo urtean, urtarrilean gutxi gorabehera orria ezabatu egin ziguten, eta beno, hori izan da gauza, ezta?
MANU.- Bai. Eta zer arrazoi eman zuten horretarako?
ANTTON.- Hori da bestea. Guk orria ezabatzen digutenean pentsatzen genuen errorea egongo zela. Eta hasi ginen ba beraiek daukaten protokoloa jarraitzen, kasu hauetarako, ba, helbide desberdinetara idazten, telefonoz deitzen gero ere bai, eta beno ba, igual, ehunka aldiz esajeratu gabe egon ginen hiru-lau hilabete, eta erantzun barik. Osea, guk gaur egun oraindik ez dakigu zergatik ezabatu diguten orrialdea.
MANU.- Domeinua ixteak zer ondorio utzi zuen? Utzi zuen galera ezta, online salmentetan?
ANTTON.- Beno, ba, bai. Galera izan zuen salmenta onlinetan, zeren bat-batean gainera, ez zen itxi zutela eta ja. Jarri zuten karteltxo bat geure atarian, esaten: “cerrado permanentemente” ez, osea, "betirako itxita".
 

detalle2

Docuteca

B1
22-06-2017

x61pRelaContWAR

16174562
02:57

x61pViewCountWAR

4441

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR