detalle dokuteka-generico-fitxa

Zenbat jarraitzaile dituzu sare sozialetan?

Madrilen 17 eta 22 urte bitarteko aktoreei eginiko casting batean, baldintzen artean hautagaiei eskatzen zitzaien gutxienez 80.000 jarraitzaile izatea.

Roy Galant idazleak sare sozialetan egoera hori salatu du, aktoreen duintasuna zuzenean erasotzen duela iritzita. Itziar Ituño aktoreak kontatu digunez, behin ekitaldi batera ez zuten gonbidatu "bere taldekideak bezain mediatikoa ez zelako". Egoera oso penagarria dela dio, baina berak ere ordutik sare sozialak gehiago zaintzen dituela.

Entzun hemen erreportaje osoa.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

MANU ETXEZORTU.- Gaur goizean sare sozialetan irakurri dugun mezu bati buruz hitz egin nahi dugu segidan, mezu bat. Barbara Goenaga aktoreak instagram sare sozialean Roy Gallant idazleak partekatu duen salaketa bat Olaia bere egin du Barbara Goenagak Roy Gallant-ek salaketa bat.
OLAIA.- Horixe da. Testu horretan kontatzen denaren arabera Madrilen egindako casting batean, 17 eta 22 urte bitarteko aktoreentzako egindako deialdi horretan baldintzen artean zera agertzen zen laurogei mila jarraitzaile izateak berebiziko garrantzia zuen, bestela ezin zinen casting horretan aurkeztu.
MANU ETXEZORTU.- Zer gehiago dio idatziak Olaia?
OLAIA.- Ba, egoera honek aktoreen duintasuna zuzenean erasotzen duela salatu dute. Aktore izateko adore handia behar dela azpimarratzen dute eta merkatu baten parte direla onartuta ere, arbuiatu dute deialdi horretan ez dela aktore izatea eskatzen, baizik eta babesle izatea. Aktoreak gurpil zoro horrekin topatzen direla euren ibilbidearen hastapenean, lehen aukera hori lortzeko jarraitzaileak behar dituztelako, baina lehen aukera lortzen ez badute, ba, ez dute jarraitzailerik izango, ze ez baitira ezagunak izango.
MANU ETXEZORTU.- Beno, esan dugu Casting baterako laurogei mila jarraitzaile izatea eskatu dietela aktoreei. Hori asko al da Olaia?
OLAIA.- Ba, pentsa, Barbara Goenagak hogeita zazpi mila jarraitzaile ditu, beraz, bada zerbait. Euskal aktore batekin hitz egin dugu egoera honi buruz. Berak zortziehun eta hogeita hiru mila jarraitzaile ditu. Itziar Ituñori buruz ari gara. Hasteko, hauxe galdetu diogu: jarraitzaile-kopuruak lan-aukerak baldintzatzen al ditu? 
ITZIAR ITUÑO.- Beno, nik ezin dut probatu, baina daukat sentsazioa baietz. Gaur egun existitzen da figura hori: “influencer” delakoa. Eta beno, nik uste dut kasu askotan bai hartzen dela kontuan zenbat jarraitzaile dituzun, kopuruak, zenbat sare eta hori dena. Eta zer publikatzen duzun eta beno, hori nik sare bakarra baino ez daukat: Instagram, eta gainera, bastante nekatuta nago sare honetaz, ze, oso exigenteak (zorrotzak) dira, baina bai pentsatzen dut batzuetan hori kontuan hartzen dela aktore bat kontratatzeko orduan eta oso penagarria iruditzen zait.
OLAIA.- Zuk adibidez azkenaldian sekulako arrakasta lortu duzu “ La Casa de Papel” telesailarekin. Arrakasta hori izan zenetik zure sare sozialak gehiago zaindu behar izan dituzu?
ITZIAR ITUÑO.- Beno. Bai, gehiago zaindu bai, ze hasi zen egun batetik bestera, ba mila eta mila jarraitzaile gehiago, eta mila gehiago eta orduan larritu egiten zara eta kontrolatzen duzu igual gehiago zer publikatu eta zer ez. Baina, bai egia da momentu konkretu batean niri esan zidatela ni ez nintzela besteak bezain mediatikoa. Eta zelan dakite hori? Ba, beno ikusi zutelako nire instagramen oso jarraitzaile gutxi nituela. Eta orduan esan nuen, ba beno, horretan badatza asuntua (kontua) ba tira, eta hasi nintzen apur bat gehiago zaintzen, baina ez dakit ondo nabilen e. Egia esango dizut. Badaukat lagun bat ez daukana ezer, oso aktore ona, Patricia, Patricia Lopez. Eta badabil parau barik (geratu gabe) lanean, leku batean, bestean. Eta dauka Nokia zahar bat, ez dauka sarerik , ez dauka whasapik, sms-ak bakarrik, eta beno, lanik ez zaio falta, eta zelako lanak.
OLAIA.- Sumatzen duzue ez? Influencer-en mundu hori ere zuenera sartzen ari dela, “intrusismo” hori ere badagoela?
ITZIAR ITUÑO.- Bai, badago, bai. Ze, klaro, kate batentzako suposatzen du audientzia finko bat, aktore horren atzetik jarraitzaile guztiek, ba serie hori edo programa hori ikusiko dutela.
 

detalle2

Docuteca

B2
02-07-2018

x61pRelaContWAR

16145021
03:50

x61pViewCountWAR

3816

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR