Dokuteka
Masturbatu esateko molde berriak
Euskalduna naiz eta zu? Telebista-saioak sexua izan du hizpide eta masturbatu esateko molde berriak proposatuko dizkigute.
Mutilentzako: intxaurrak txikitu… Neskentzako, berriz: saguan klik egin...
Bai, bai, ni naiz, aber… eske saioa ikusten ari naiz eta flipatzen ari naiz. Benetan ez zaizkizuela masturbatzeko esamolde hobeak okurritzen? Psss, o sea, Buaa, “Eske euskaraz oso esamolde gutxi daude masturbatu esateko”
Barkatu!
Bada, ez baldin badakizkizue, asmatu!
Gizonezkoen kasuan, adibidez, ze? Beti "idiarena jo", "kanpaia jo" eta horrelakoak esaten jarraituko duzue?
Badaude esamolde originalagoak! Adibidez, "eskopeta garbitu", "intxaurrak txikitu", "sententzia diktatu", "komuneko bonbari tira egin", "pertsianak jaitsi eta igo" edo "santa eskean ibili".
Eta emakumezkoen kasuan, noiz arte jarraitu behar dugu “tinbrea jo” eta horrelakoa esaten? E?
Badaude beste modu hobeago batzuk. Adibidez, “saguan klik egin”, “mugikorreko pantaila desblokeatu”, “gitarra arpegiatu”, “trikitixa jo”, “rasca y gana-n jokatu”, edo “mostoan azeituna bilatu”.
Euskaraz ezin zaiola masturbatzeari beste era batera deitu? E?
Aber, Euskaltzaindia! Amen!
Espabilatu! E! espabilatu! Eske… oj!
