detalle dokuteka-generico-fitxa

Sexu-xantaia egiteagatik atxilotua

Atxilotu duten gizonezkoa Santurtzikoa da, 21 urte ditu eta 15 urteko neskato bat behartu zuen webcam baten aurrean masturbatzera .

Salaketaren arabera, "hacker" informatiko bat neskatoaren helbide elektroniko batez jabetu zen eta mezu batzuen eduki konprometituez aprobetxatu.

Horrela, bada, xantaiagileak bere ordenagailura konektatutako web kameraren aurrean masturbatzera behartu zuen neska, hark ikusteko asmoz. Neskak sexu-eskariei muzin egiten bazien, harrapatu zizkion mezuak Interneten zabaltzeko mehatxua egin zion.

Xantaiagileak jarritako baldintzak bete ondoren, neskatoak mezu elektronikoen edukiak ezabatzeko eskatu zion, baina hackerrak esan zion ez zituela ezabatuko. Gainera, masturbazioaren bideoa grabatu egin zuela adierazi zion gizonak eta, berarekin sexu-harremanak izaten ez bazituen, bideoa Sarean zabaltzeko mehatxua egin zion.

Orduan, salaketa jartzea erabaki zuen neskatoak. Ondorioz, ertzainek operazio berezi bat  jarri zuten martxan, susmagarria atxilotzeko. Biktimak gaztearekin hitzordua jarri zuen abuztuaren 2rako, Bilboko Casilda parkean, ustez haren esanak betetzeko.

Baina, gizonezkoa biktimarengana hurbildu eta bere burua aurkeztu bezain laster atxilotu zuten ertzainek. Atxilotua Poliziaren egoitzara eraman eta hurrengo egunean epailearen esku utzi zuten. Epaileak aske utzi zuen, baina hamabostean behin epaitegian aurkeztu beharko du.

 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
08-08-2006

x61pRelaContWAR

16158325

x61pViewCountWAR

3243

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR