Dokuteka
Orgasmoa
Orgasmoaren definizioaren bila ariko dira Sorginen Laratzaren saio honetan.
18. zinta / 02:35:04
- Orain ikus dezagun txotxi-famatuek zer diñoten (dioten) honi buruz, orgasmoari buruz. Eta esate baterako, Txomin, lehenengoa sartu! Horixe, sartu, sartu!
- Hombre, Penelope Cruz!
- Mari Pene, Mari Penek zer esaten duen!
(algarak)
- Kilima eta zoriontasunez betetako lurrikara (hasperen-hotsak) erraldoia! Ai, Pene, Mari Pene! Beste famatu bat badaukagu. Eta hurrengoa da, ikusiko dugu. Txomin, utzi brageta, eta horixe
- Cristina Almeida.
- Cristina Almeidak zer esaten duen. Beitu, beitu (begiratu) zer esaten duen.
- Ilargira koheterik gabe igotzea.
- Hori da orgasmoa. Hurrengoa, benga Txomin, animo! Alaskak esaten duena: “Bankuek kontrolatzen ez duten txeke zuria”. No cambien… Hori beste bat da, beno… Baina hau da Alaskak esaten duena eta azkeneko famatuak orgasmoari buruz zer-nolako definizioa ematen duen… Txomin, Txomin, utzi kleenex-a, horixe…
- Gran Wyoming
- Gran Wyoming edo Wyoming Handia: “Nire aurpegia ikusita, orgasmoa zer den badakidala iruditzen zaizu?
- Eske, eske, eres tonto!
- Horixe. Hori zen gure famatuek … Aizu, aizu, eta famosoek zer uste duten edo zer-nolako definizioa eman duten entzun ondoren, zuk orgasmoak zeren antza duela uste duzu?
- Orgasmoak? Beida (begira), zuk sekula ikusi al duzu txirrindulari-karrera bat errepide-ertzetik, bide-ertzetik?
- Bide-ertzetik?
- Telebistatik dena ikusten da, baina bide-ertzetik!
- E, bai, beno, Urkiolan edo hola.
- Ba horixe da orgasmoa: “badator, badator, badator… Joan da!”
- Oso ona!
- Oso ona!
- Beno, beno!
- Ez da erraza. Orgasmoa bat zerekin! Nik ekarri ditut konfeti hauek! Ez festekin lotura daukalako, baizik eta beno, pixka bat dauka lotura zuk esan duzunarekin, etorri eta joan, baina niretzat badelako halako espiral antzeko bat, igual hauei eskatu diet laguntzeko, eta ari naiz pixka bat…
- Klaro!
- Orgasmo moment?
- Eta denak batera, bateratu bat edukiko dugu…
- Eta aiba!
- Hori izan da interruptus! Interruptus izan da hori!
- Aizu, beti ez da lortzen! Beti ez da lortzen!
(barreak)
- Oso ondo.
- Esperientzia falta!
- Orain bai, orain bai!
