detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Karmelo Ortiz de Elgearen atzera begirakoa Bilboko Arte Ederren Museoan

Carmelo Ortiz de Elgea Gerra Zibila amaitu eta urtebetera jaio zen, herrialde suntsitu batean. Gerraosteko egoera soziopolitikoa oso errepresiboa zen, eta oso zaila zen edozein berrikuntza egitea. Hala ere, 50eko hamarkadatik aurrera, Francoren erregimenak jarrera baretu behar izan zuen, eta zenbait artistek, Ortiz de Elgea tartean, egoera hori aprobetxatu zuten beste herrialdeetan garatzen ari ziren berrikuntzak ezagutzeko.

 

 

 

“Karmeloren mihise ederretan azaltzen diren
mundu kromatikoek eta misteriozko baso zarratu
hauetan harat-honat dabiltzan ikonografia ibiltariek
irteera argia eta zehatza markatzen dute.”

 Javier Serrano

 

 

 

 

 Karmelo Ortiz de Elgea Gasteizen jaio zen 1944. urtean. Umetatik gustatu zitzaion marrazkiak egitea eta margotzea. Gasteizko eta inguruko herrietako txokoak eta ikusmirak izan ziren bere lehen irudiak. Hiriko Arte Lanbide Eskolan hasi zen marrazki-ikasketak egiten. Lan horiekin eskuratu zituen lehen sariak. Hamasei urterekin egin zuen lehen erakusketa. 1963. urtean Vital Fundazioaren beka jaso zuen, eta, ondoren, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan sakondu zuen bere estiloa. 60ko hamarkadaren bukaeran Juan Mieg, Santos Inurrieta, Fraile, Etxebarria, Alberto Shommer eta Ortiz de Elgeak osatu zuten Gasteizko "Orain" taldea.

 

Horma irudia, 1971

Bilbon ikusgai jarri dituen margo eta marrazkiak azken berrogeita hamar urteetan gauzatutako lanen emaitzak dira. Karmelo Ortiz de Elgearen ibilbide artistikoak gorabehera handiak izan ditu. Hastapenetan irudi espresionistak landu zituen; Madrilen, Benjamín Palenciarekin paisaia koloretsuak; urte batzuk geroago Pop arteak erakarri zuen. Jarraian informalismoaren, surrealismoaren, pintura materikoaren bideak aztertu zituen eta, azkenik, arte abstraktu-figuratiboa lantzen bukatu zuen. Bere koadroetan forma organiko bikoitzak eta egitura arkitektoniko ezberdinak ikus ditzakegu.


Karmelok dio margolari izateko jaio zela. Han eta hemen zenbait ikasketa egin arren, bere burua autodidaktatzat du. Oleoaren eta akuarelaren teknikak eta koloreak jorratzen bere kabuz ikasi omen zuen. Zumeta, Ruiz Balerdi eta Euskal Herriko zenbait margolarien kasuan bezala, kolorearen munduak garrantzi handia du bere margogintzan. Bere koloreak beroak, biziak eta indartsuak dira eta bere pintzelkadak trinkoak. Intuizioa eta bizi-indarra islatzen dira bere margolanetan. Karmelo Ortiz de Elgeak landutako irudien kokapen espaziala zehatza da.


Javier Viar, Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria, da erakusketaren komisarioa.
Karmeloren erakusketa datorren urtarrilaren erdira arte egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan.

 


detalle2

Docuteca

B1
08-11-2016

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16244276

x61pViewCountWAR

6183

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR