detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Paris XIX. mendearen bukaeran

Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak Guggenheimen irailaren 17ra arte.

 

 

"Sinbolismoa, deklamazioaren,
gezurrezko sentiberatasunaren,
deskribapen objektiboen etsaia da,
bere helburua Idealak adieraztea da".

Sinbolismoaren manifestua.
Jean Moréas

 

 

 

 

 

XIX. mendearen amaieran Parisko giro sozio-politikoa oso nahasia zen, eta horrek eragin nabarmena izan zuen bertako mugimendu kulturalean. Margolariak eta eskultoreak bide berriak asmatzen ahalegindu ziren.

Inpresionista berrien artean iritzi ezberdinak zeuden argitasunari eta koloreari buruz, zientziaren aurrerapenak zirela eta. Zenbait zientzialarik argitasun-sentsazioa kolore-nahasketen ondorio zela zioen. Paul Signac eta Pierre Seuratek pintzelkada txikiekin pintatzen hasi ziren. Estilo honi puntilismoa deitu zioten, eta joera hori bereganatu zutenei neoinpresionistak. Seurat izan zen neoinpresionisten aitzindaria eta 1886. urtean inpresionisten barnean eman zen hausturaren eragiletako bat. Neoinpresionistentzat artearen helburua ikusleengan sentsazio eta emozio berriak sortzea zen.

Zatiketa horren ondorioz, hiru estilo sortu ziren: neoinpresionismoa, sinbolismoa eta nabisa. Georges-Pierre Seurat, Maximilien Luce, Paul Signac, Henri de Tolouse-Lautrec, Gauguin, Théo van Rysselberghe, Pierre Puvis de Chavannes, Bonnard, Odilon Rendon... izan ziren joera berri horien margolaririk aipagarrienak.

Guggenheimeko erakusketan 127 artelan daude ikusgai. Obrak kronologikoki daude aretoetan banatuta. Sarreran, Claude Monet inpresionistaren "Nenufarrak" eta Georges Seuraten "Artistaren ama eserita" koadroak. Jarraian, urte haietan koloreari buruz egindako ikerketa kimikoen adibide gisa, Pisarro eta Paul Signacen paisaiak daude.

Inpresionismoak eta neoinpresionismoak izadia hartu zuten eredutzat, eta alde batera utzi irudimenaren eta ametsen mundua. Inpresionisten eta neoinpresionisten margolanak ez ziren oso desberdinak. Antzeko gaiak landu zituzten: itsasertzeko eta landetako paisaiak, herrietako ikusmirak, izadian behatutako elementu ugari...

(Neoinpresionismoa) Camille Pissarro, Éragnyko Delafolie adreilu fabrika 1886-1888

Sinbolismo artistikoa XIX. mendeko mugimendu literarioan oinarritu zen. Nagusiki Baudelaireren eta Malarméren estetikan. Eguneroko errealitatearen loturekin asperturik, hitzen musikaltasuna eta espiritualitatea aukeratu zuten, eta, pinturaren alorrean, Willian Blake eta prerrafaelitek jorratutako bide poetikoa hartu materialismoari uko eginez. Pierre Bonnard, Odilon Redon, Gustav Moreauk... fantasiaren munduan aurkitu zituzten margotzeko gaiak. Odilon Redonen armiarma beldurgarriak dira horren adibide.

(Sinbolismoa) Henri-Edmond Cross, Paseoa edo Zipresak 1897

Nabis estiloa postinpresionisten mugimenduaren barruan sartzen dute arte-adituek. Nabis hitzak hebraieraz igarlea esan nahi du. 1891. urtean egin zuten lehen pintura-erakusketa. Nabis taldekoek ekialdeko artegintzaren eta modernismoaren eragin handia izan zuten. Mugimendu horren barruan bi joera eman ziren: espirituala edo mistikoa eta artegintza dekoratiboa. Maurice Denisek eragin handia izan zuen taldearen gorabeheretan. Paul Sérusier-en "Auven ibaia maitasunaren basoan" koadroa izan zen taldearen abiapuntua. Artistarik ezagunenak Pierre Bonnard, Félix Vallotton, Edouard Veuillard... izan ziren. Nabis taldeko margolariek olio-lanez gain, grabatuak, litografiak, kartelak, liburu eta aldizkarien azalak landu zituzten.

(Nabiak) Henri de Toulouse-Lautrec, Jane Avril 1899

Vivien Greenek egin ditu erakusketaren komisario-lanak. Frantziako abangoardien erakusketa hau irailaren 17ra arte egongo da ikusgai Guggenheim museoan.

 


detalle2

Docuteca

B2
30-05-2017

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16174182

x61pViewCountWAR

4161

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR