detalle dokuteka-generico-fitxa

Nola aldatzen da bertsolaria plazatik txapelketara?

2022ko bertsolari txapelketa nagusia azken txanpan sartu da. Bertsolariek ordea, nola bizitzen dute txapelketa? Izan ere, plazako edo bertso-afarietako bertsoak informalagoak izaten dira, eta txapelketakoak, aldiz, serioagoak.

Amets Arzallusek, Jone Uriak, Xabier Amurizak eta Arkaitz Estiballesek gai honetaz hitz egin digute.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Printza bila doa bertsolaria. Tabernan aurkituko ez duen, hitz lauz entzungo ez duen zerbait nahi du bertsozaleak. Bertsolari bat ikusten du aurrean, baina bertsolari hori nola aldatzen da plazatik txapelketara?
Amets Arzallus.- Txapelketak uste dut bertsolariok denak pixka bat aldatzen gaituela. Nolabait hain bertso-kopuru mugatuan, kontatuan, jakinik epaileak ere hor daudela eta bertsokera maiz hotzagoa, kontzentratuago bat ateratzen zaigu.
Jone Uria.- Bueno, nik uste dut niri behintzat lagundu didala, ez dakit, seriotasun handiagoz hartzen, ba ez dakit, errima lantzen, bertso gehiago idazten txapelketarako bereziki egiten ditudan lanak dira. Plazan ez dugu…bueno, nik behintzat, ez dut bereziki hori zaintzeko beharrik sentitu eta txapelketan bai.
Xabier Amuriza.- Baldintzatu baino gehiago txapelketak bertsolariari egiten dio, ba, akuilatu, zirikatu eta bultzatu. Txapelketa aurrean denean gehiago eskatzen diozu zeure buruari, gehiago prestatzen duzu, bai metodo aldetik eta ekintza aldetik eta egite aldetik eta horrela, ba, entrenamendu aldetik eta hori guzti hori, baina batez ere gehiago zentratzen zara bertsolaritzan.
Arkaitz Estiballes.- Ni ez naiz txapelketa zalea, askotan esan dut txapelketan sufritu egiten dudala. Behin han egonda lehiatu besterik ez daukazu, baina ez naiz ezta oso lehiakorra horretan ere eta urteekin gero eta gutxiago.
Jone Uria.- Ba epaile bat kontrolatzen daukazun momentutik ba dena nahi duzu egin zuzenago eta niri pertsonalki nik uste dut horretan lagundu didala, zuzentasun hori lortzeko teknikoki.
Amets Arzallus.- Niri laguntzen dit bereziki txapelketak nire ahalegina antolatzen, ba mugarritxo batzuk bezala dira eta mugarri horien arabera zure ahalegina pixka bat antolatzen duzu eta zure buruari begira ere jartzen zara zer den orain arte egin duzuna, non zauden, doinu aldetik, joskera aldetik, bestelako gauzen aldetik, pixka bat, nola esango nuke, autokontrol bat bezala pasatzen duzu eta horregatik batzuetan erantzun batzuk ateratzen dira.
Xabier Amuriza.- Txapelketagatik edo txapelketagatik ez balitz, ba, bertsolaritza askoz ere… ba inertzia gehiagokoa izango litzateke.
Arkaitz Estiballes.- Orain dela zortzi urte ba nola ibiltzen ginen, ez? han aditzen genuen ba txapelketara etorri eta puskatxo bat igotzen genuela gure bertso-mailan, ez? Eta horrela urtez urte pixka bat, ez? Aurten holan, katxondeoan komentarioa zen ba normalean gu entrenamenduetan nahiko gaizki ibiltzen gara, akatsak egiten ditugu, igual ez daukazulako hemen daukazun tentsio bera eta aurten entrenamenduetan ere ondo ibili gara. Esan genuen “ostia, seinale txarra” -esaten genuen- “seinale txarra” ze orduan txapelketan botako ditugu txar guztiak. Eta bueno.
Xabier Amuriza.- Eta txapelketak izugarrizko mesedea egiten dio bertsolaritzari ze beti dago, ba, zerbait berria asmarazten edo behintzat saiarazten dizu. Eta horrek balio du bai txapelketarako eta baita bertso-ibilera guztirako.
Amets Arzallus.- Gure memoria momentu horri aplikatu diogun tentsioaren araberakoa da, ez? han lehen harrapaldian gero han gelditzen zaiguna… esan nahi du guk ere txapelketa beste tentsio batez bizi dugula eta uste dut entzuleak ere bestelako tentsio batez bizi duela eta tentsio horrek esplikatzen duela beharbada bertso batzuen memoriaren iraupena.
Xabier Amuriza.- Landu duzun guztia ez da azalduko, baina landu den parte bat azaltzen da txapelketetan eta orduan ateratzen dira han perlak. Hor ez dago dudarik, han ateratzen dira balioak. Baina gero dena doa, gero bat-batean ere hor dago eta ba ez dakit nik neuk ere txapelketetan kantatutakoa buruz asko dakizkit, baina handik kanpora ere bai.
Amets Arzallus.- Nik uste dut plazan ere nik besteengan eta astebururoko martxan entzuten dituzu tarteka momentu bereziak, baina noski, han beharbada, ba, bertso-afari bat baldin bada 40 edo 60 lagunen aurrean dago, ez dago grabagailurik, zeure…zeu bakarrik eta beharbada zerbait gelditzen zaizu gogoan, baina ez dago euskarririk horri eusteko, orduan horregatik gogoratzen dira gehiago ere, uste dut.
Xabier Amuriza.- Ba… transmisioan ba txapelketan bertso onak sortzen dira eta horiek gehiago irauten dute, ba,…beste plazetan sortzen dira, baina ez dago dudarik.

detalle2

Document library

C1
12-15-2014

x61pRelaContWAR

16346697
04:06

x61pViewCountWAR

4972

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR