Docutec
Amuriza, agur plazako bertsolaritzari
Xabier Amurizak Faktoriako asteroko tartea baliatu du bere agurraren berri emateko: "75 urte betetzen ditut gaur eta momentuak noizbait etorri behar zuen; plazako bertsolaritza utziko dut. Aurrerantzean, lan literarioarekin jarraituko dut".
Hil honen 19an, Bilboko Bidebarrieta liburutegian arituko da "Zein ongi bizi zen Ulises" eleberriaz. Durangaldeko bertsozaleak, aldiz, omenaldi-ekitaldiak antolatzen ari dira.
Euskadi Irratiko Faktoriako saioaren laburpenaz gain, HABE aldizkarirako egindako elkarrizketa ere eskaintzen dizugu hemen.
