Laguntza

IKASBILen euskara ikasten laguntzeko mota askotako materialak aurkituko dituzu: entzungaiak, ariketak, argitalpenak... Horietaz gain, lagungarri izango diren beste zerbitzuak ere izango dituzu: euskaltegiei buruko informazioa, euskaltegietako ikastaroak, beste erabiltzaileekin harremanak izateko modua, zuk egindako lanaren erregistroa, HABEko liburutegia eta albisteak.

 

Hauek dira goiko sail nagusiak (barra beltzean daudenak):

 

Egitekoak: Euskara ikasten laguntzeko iharduerak daude bertan: atazak (ariketak), dokumentuak (audio, bideo eta testuak), zure euskara-maila ezagutzeko jarduerak, jolastokia (jarduera ludikoak euskara ikasteko), Pixkanaka (Hasiberrientzat jarduerak).

Baliabideak: Argitalpenak, paperean HABEk argitaratu dituen eskuliburu eta aldizkarien bertsio digitalak. Aholkuak euskara zuzen erabiltzeko. Estekak euskararen inguruko zerbitzuak ematen dituzten erakundeetara. Ikastaroak: euskaltegien ikastaro eskaintza kontsultatzeko lekua.

Euskaltegiak: Euskara ikasteko erakundeen informazioa eta komunitateak. Bertan biltzen dira Euskal Herriko euskaltegiak eta munduan zeharreko euskaletxeak.

Liburutegia: HABEren liburutegiaren zerbitzuak; katalogoa, aldizkariak, bazkidetza eta berriak.

Berriak: Euskara ikasi eta irakasten ari diren herritarren intereseko albisteak eta gertakizunak.

 

Horien azpian datorren lerroan aurkituko dituzu:

 

Hizkuntza aukera.

"Ogi apurrak" izeneko lerroa. Honen bidez zure nabigazioa zen puntutan dagoen ikusiko duzu eta atzera egiteko aukera izango duzu.

Bilatzaileak. IKASBIL atariko edukiak zuzenean aurkitzeko bilatzaileak: erraza eta bilaketa aurreratuak egitekoa.

 

Home edo atariaren lehen orrialdea

 

 

 

Orrialdearen gorputza hiru zutabetan banatuta dago:

 

Ezkerreko zutabean:

PAUSOZ-PAUSO izeneko bilaketa laguntzailea dago. Hainbat galdera egingo dizkizu zer egin nahi duzun jakiteko. Hauek erantzun eta zure erantzunetan oinarrituta bilaketa egingo du IKASBILeko eduki guztiaren artean.

NABARMENDUTAKO DOKUTEKA. Hemen daude bilduta komunikabideetatik aukeratu ditugun audio, testu edo bideo interesgarrien zatiak. Gainera, Dokutekarako lotura dago.

IKUSIENA, BALORATUENA, AIPATUENA atalean IKASBILeko eduki guztien artean erabiltzaileek gehien ikusi, baloratu edo aipatu dituzten edukiak. Hau da arrakastatsuenak.

Erdiko zutabean:

HABE ALDIZKARIA. Atal honetan HABE aldizkariko artikulu bat dago eta aldizkariko sailetarako esteka.

NABARMENDUTAKO ATAZAK. Zerrenda honetan euskara ikasten laguntzeko ariketa berezienak daude. Ataza guztiak ikusteko auera ematen du.

Eskuineko zutabean

KONTUA. Erabiltzailearen kontua kudeatzeko lekua.

HABEREN BERRIAK. Habek sortutako albisteak

BERRIAK ETA EKITALDIAK. Euskara ikasten ari direnentzat interesgarri izan litezkeen berriak  eta gertaera interesgarrien agenda.