Docutec
Jon eta Jone II. Riñonera edo poltsa (jj-99)
Jonek badu teoria bitxirik jendea klasifikatzeko; gaurkoan eramaten duten poltsaren arabera ezagutzen ditu.
ATALA 99 Riñorera edo poltsa
W-JON Aupa Jone Ba al dakizu zerbait?
W-JONE Ez... anbulatoriora hots egin dut baina beranduago deitzeko esan didate.
W-JON Bueno lasai egon
W-JONE Lasai nago... goizean zehar kafe bat hartzeko aukera?
W- JON klar!
JON
Zer? Esan al dizute zerbait?
JONE
Bai, emaitzak astebetez atzeratuko direla laborategian ez dakit zer arazo izan dutelako.
JON
Joder… eta medikuak esan al dizu zerbait?
JONE
Egia esan medikua oso tipo atsegina da. Esan dit ez kezkatzeko sintomak ikusita ez duela larria izateko itxurarik.
JON
Ikusten oporretako uniformea prestatzen hasi beharko dugu orduan
JON
Atzerrian oso erraza izaten da euskaldunak bereiztea.
JONE
Hori topiko bat da. Ni atzerrian ikusiko baninduzu esango zenuke euskalduna naizela?
JON
Bueno, baina zuk pnv-ko estiloa duzulako
JONE
Baina baina zer diozu ?
JON
Bai, badakizu... demokrazia-kristaua igual-iguala da mundu osoan, pintza galtzak, alkandora sosoak eta piko jertseak mutilentzat, eta melena klasikoa eta perla belarritakoak emakumeek. Klonak zarete hemen, Munichen eta Californian...
JONE
Zu eta zure teoria anormal horiek.
JON
Ez ez... ni bestelako euskaldunez ari naiz, euskal uniformea daramatenak
JONE
Bale orain hasiko zara mendizalez jantzita joatearena eta guzti hori.
JON
Ez... bada detaile sutilago bat.
JON
Gainera detaile horrek bi euskaldun azpigenero bereizten ditu
JONE
Ez naiz azalpen honetaz libratuko ezta?
JON
Poltsa txikia edo riñonera
JONE
Zer?
JON
Poltsa txikia edo riñonera
JONE
Ezkutuan porroak erretzen hasi zarela argi dago.
JON
Ez al zara inoiz fijatu (erreparatu, konturatu, ohartu) badira, normalean ezker abertzale -edo izkierdaunideroak ere izan litezke-... sorbaldan gurutzatuta poltsa txiki bat daramatenak.
JONE
Baina ez da poltsa bat.
JON
Bueno ez da Louis Vutton poltsa bat, Gore tex-ekoa edo larruzkoak dira marikonera modukoak baina lokarriarekin txiki-txikiak, argazki kamera eramateko modukoa izaten da.
JONE
Bai bueno batzuk ikusi ditut
JON
Baina zertarako eramaten dute poltsa erridikulu (barregarri) hori?
JONE
Ba suposatzen (uste) dut giltzak, tabakoa eta
JON
(moztuaz) Bai eta droga eramateko. Baina joder, poltsa eramaten hasita eraman zerbait dezenteagoa, handiagoa fundamentuzkoa
JONE
Eta riñorena?
JON
Ia, gaur egun ez dira hainbeste ikusten... garai batean askoz gehiago, baina nik uste adinarekin riñorera zale asko poltsatxo erridikulu horretara pasa dela
JONE
Badira ere erriñore moderno horiek, aurrean edo atzean eraman beharrean albo batera eramaten direnak
JON
Bai, baina horiek modernogoak dira
JONE
Pelukeroen (ile-apaintzaile) zorroak dirudite
JON
Hum, baina honda hippiagoa da hori, baina bai, azpi-espezie hori onartzen dugu sailkapenean.
JON
Nik uste riñonera zaleek, hemen bertan ez dutela dagoeneko hainbeste erabiltzen, baina atzerrira ateratzen direnean armairutik erreskatatu eta riñorena jarrita pasatzen dituzte opor guztiak.
JONE
Eta zure teoriaren arabera, atzerrian riñorena jantzita ikusten duzun oro euskalduna da?
JON
Bai, Euskalduna edo poloniarra, baina nik uste gehiengoa euskalduna dela.
JONE
Jon, zuk denbora gehiegi duzu libre.
JON
Eta bueno, gero badago riñorena eta poltsatxoa eramateaz gain, munduko edozein bazterretan atletikeko kamiseta jantzita ikusten duzun sub...
JONE
Jon… ez pasatu
JON
SUB-espeziea esan nahi nuen... sub-espeziea...
