Docutec
Jon eta Jone II. Internet erosketak (jj-98)
Interet bidezko denda txinatar batean ari da Jon zerbait erosten, Jonek zalantzak ditu bidezkoa ote den, baina berehala ahaztuko zaio.
ATALA 98 Internet erosketak
JONE
Zer zabiltza marmarka?
JON
Aspaldi eskatu nuen zerbait ez zaidalako iristen.
JONE
Eskatu? Non?
JON
Webgune txinatar batean.
JONE
Zuk ere halako webguneetan erosten duzu? Bulegoan Zuriñe eta konpainia ia egunero ibiltzen dira.
JON
Izugarria da... denetatik dago
JONE
Bai klaro eta guzti guztia benetakoa eta legezkoa...ez dago faltsifikaziorik.
JON
Prezio horretan arriskatzea ere badago... Txinatik honaino bidalketa gasturik gabe... pasada bat da…
JONE
Bai, pasada bat... hainbesterako pasada ez zaizula eskatutakoa iritsi..jajajaja
JON
Gertatzen zaidan lehendabiziko aldia da.
JONE
Eta zer eskatu duzu?
JON
Bidaiatzeko poltsa hau. Ikusi.
JONE
Bidaiatzeko? Eta nora joateko asmoa duzu ba?
JON
Badakizu besterik gabe hona bizitzera etortzeko asmoa nuen eta.
JONE
Eta poltsa horretan kabitzen zaizu ekarri behar duzun guztia?
JON
Hortzetako zepilloa (eskubila), kaltzontzilo pare bat eta.
JONE
Ea...utzi ordenagailua memento bat, zein bikini klase duten ikusi nahi dut
JONE
Joder Jon pasada bat da… hemen topatzen ez ditudan neoprenozko bikini hauek ikusi ditut webgunean
JON
Neoprenozko bikiniak?
JONE
Bai aurten modan daude... baina klaro igual gero ez dira neoprenozkoak... prezio honetan ezinezkoa da.
JON
Baina prezio horretan arriskatzea ere merezi du.
JONE
Gero seguru kalitate txarrekoak direla
JONE
Eta hau ze koloretan gustatzen zaizu?
JON
Biak dira politak
JONE
Hala ere ez dakit… ez zait bidezkoa iruditzen.. Guztiek hau egiten badugu nola emango diogu egoerari buelta... bertan kontsumitu beharko genuke.
JON
Bikini puta bat da Jone, ez zera eguneroko bazkaria erosten ari.
JONE
Ia baina badakizu arrazoi dudala.
JON
Bai, arrazoi osoa duzu, baina todokristok janzten zituen Gora Euskadi txano horiek den-denak txinan eginak zirela deskubritu nuenean (ohartu nintzenean)... orduan galdu nuen nik esperantza guztia.
JONE
Orduan zer iruditzen zaizu hau edo beste hau?
JON
Baina zertan gara? Gaizki dago edo ez Txinako webgune horretan erostea?
JONE
Eske prezio horretan.
JON
¨kalitate txarrekoa izango da¨...¨ilegala¨(ez legezkoa).. ¨falsifikazioak¨
JONE
Bueno bale ia... aizu ze konbinazio nahiago duzu? urdin eta gorria edo urdin eta zuria?
JONE
Baina nola da posible? Ikusi, jantzi hau aurtengo bildumakoa da eta honez gero kopiak saltzen dituzte eta ikusi ze preziotan ala saskira!
JON
Neurriekin kontzu ibili. Txinatarren tailla ezberdina da eta. beti tailla bat gehiago eskatu.
JONE
Zure kreditu txartela sartua zegoenez zure saskira gehitu ditut nire gauzak...
JON
Lasai, gonbidatuta zaude...
JONE
Konturatu zara? Jada ez garela denda txinoetara joaten denda txinoa etxera dator.
JON
Ia eta ikusiko duzu, urte gutxi barru etxera etorriko zaizkigu txinatarrak, baina gu etxetik botatzera gure antzeko zuritxo ergelak estintzio bidean gaude.
JONE
Zer esan duzu?
JON
Ezer ez... txorakeriak, betiko moduan.
JONE
Ikusi zapatilla hauek Jon... zeintzuk hartuko ditut beltzak edo zuriak?
