Docutec
Jon eta Jone II. Espazio-ontzian (jj-97)
Zinea, afaria eta espazio-ontzian bidaia, hori da gaurko Jon eta Joneren plana.
ATALA 97 Espazio-ontzian
JON
Gustatu al zaizu pelikula?
JONE
Bai. Asko, baina.. .orain gose naiz...non afaldu behar dugu? Hotza egiten du eta afaldu aurretik gabardina kotxetik hartu nahi nuke.
JON
Goazen ba kotxera gabardina bila… jatetxetik gertu dago eta
JATETXEAN
JON
Udan Nikorekin norabait joan gintezke...
JONE
Hirurok elkarrekin?
JON
Bueno zuk etorri nahi ez baduzu joango naiz ni Nikorekin.
JONE
Eta nora pentsatu duzu?
JON
Ez dakit... ez daukagu zertan orain erabaki beharrik ezta?
JONE
Haur batekin zoazenean planak derrigorrean egin behar dira Jon
JON
Jone... ez naiz ari Himalaiara joateaz... Pirinioak, Landak, Asturias... inguruko tokiren batera. Kanpina hartu eta zerbait desberdina egitera...
JONE
Bueno medikuak esaten didanaren arabera ere.
JON
Medikuak?
JONE
Bai, bularreko frogen emaitzak…
JON
Bai, bale,... ardo gehiago?
JONE
Pastoi bat kostatu zaizu afaria Jon.
JON
Bueno horretarako da dirua ezta?
JONE
Ia, ez dakit, ospakizun bat izan balitz... baina astean zehar eta horrela bat-bateann, horrela ez duzu inoiz aurreztuko motoa erosteko.
JON
Gustura afaldu duzu?
JONE
Bai.
JON
Ba iasta.
JONE
Jon, orain postrea (azken burukoa) bakarrik falta da.
JON
Postrea jan dugu ta...
JONE
Ez, ikusi gabardina azpian dagoen postrea...
JON
Arrrgaffff GRRRRR… goazen ba etxera...
JONE
Etxean ez... aspaldi bezalaxe har dezagun kotxea eta galdu gaitezen nonbait.
JONE
Jajaja ez nuen oroitzen kotxean ze deseroso suertatzen zen.
JON
Ba niri gustatu zait.
JONE
Eta niri be bai.
JON
Leiho guztiak lurrunduta daude
JONE
Egia, ia ez nintzen gogoratzen honetaz.
JON
Akordatzen al zara aspaldi, honelaxe geundela, zer esan zenidan behin?
JONE
Ba ez.
JON
Larrua jo ondoren.
JONE
(moztuaz) “Ia me estraña nik” ¨larrua jo¨ espresioa erabiltzea.
JON
Ba erabili zenuen... lehen ez zinen hain finolis.
JONE
Benga (tira) zer esan nuen.
JON
Larrua jo ondoren, kotxearen barnekaldea, espazioan norabiderik gabe doan espazio-ontzi baten modukoa zela.
JONE
Nik? Nik hori esan nuela? Politegia da nik halakorik esan izateko
JON
Ba esan zenuen, gogoratzen ez baduzu ere, Merkel, zu ere gaztea, inuzentea eta erromantikoa izan zinen behin.
JONE
Bueno Gagarin, ba brageta isten duzunean, jarri martxan espazio-ontzia eta itzul gaitezen gure planetara.
