Jon eta Jone II. Ordubete berandu (01)

Aspaldiko bikotea berriro elkartzen da. Baina Jon, betiko legez, gaizki hasiko da, ordubete berandu iritsiko baita laneko bilerara.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

1. ATALA
JONE:
    Aizu Zuriñe, zein ordutan ziren etortzekoak iragarkia egin behar digutenak?
    Zortzietan?... bai, halaxe neban nik ere apuntatuta, ...eta laurden dira honezkero...
    Goiko bulegora noa momentu batean...Iristen denean hots egidazu mesedez.
JONE:
    Ez da inor iritsi oraindik? Joder t'erdiak dira-ta! Nire telefonoa eman zenien ezta? ...Bai, bai,  bi aste barru hasten da kanpaina eta oraindik horrela gabiltza... beti berdin... Ez, ez, lasai emakumea, ez da zure errua bakarrik... zuk soilik astebeteko atzerapenez esan zenidan,... guztion kontua da.... lasai Zuriñe...bai... hanka sartzeak normalak dira bai, badakit lan asko duzula bai.... eta ez zaitez negarrez hasi orain... bale bai,... esandakoa,  produktorako (ekoiztetxe) tipoak hots egiten badu edo azaltzen bada pasastazu (pasadazu) ...
JONE: Joder ze floja (motela) den emakume hau!   
JONE:   
    Zer duzu orain Zuriñe?
JON:
    E! Ingurugiro (Ingurumen) bulegoa?
JONE:
    Bai
JON:
    Ni ez naiz Zuriñe,... Igaraba films-etik hots egiten dizut. Ordu honetarako geratuta geunden…
JONE:
    Orain ez... duela ordu erdi.
JON:
    Bai, bueno kontua da merkatalguneko errotondan sekulako ataskoa (buxadura) dagoela eta berandu iritsiko naizela...
JONE:
    Ba, egunero izaten da atasko (buxadura) bertan... ordu erdi lehenago atera izan bazina...
JON
    Bale bale...(aski da)
JONE:
     Hona iristeko biderik zuze... nena... baina,... kolgau (eskegi) egin dosta (dit)!... kolgau egin dosta!
JONE:
    Aizu, lehen telefonoa eskegi eta bakarrik hizketan utzi nauzu!
Zuriñe? Ez , zeuk ez Zuriñe,... ez zaitez zotinka hasi berriro... produktorako (ekoiztetxeko) tipoaz ari naiz...
Lasai Zuriñe bai, ea.... zer esan behar dostazu (didazu)?  Ez... San Sebastian bezperarako ez dut ezer behar txinoen dendatik... eskerrik asko... eta ez naiz joango arratsaldean bulegokoekin pote bat hartzera... ez... ez dut uste faltan botako nauzuenik... lasai, brometan nioen,... haurrarekin egon beharra dut.
JONE: Joder, ea beste baja luze horietako bat hartzen duen berriro!...
JONE: Bai?
JON:
    Ni naiz berriro...
JONE:
    Iritsi zara?
JON: 
    Aparkatzeko tokirik ez dut topatu eta azkenean kotxea parkingean sartu behar izan dut. Joder ze garestia den parkinga hiri honetan...! Zer uste dute?... Denak turista aberatsak garela edo zer? Azkenean horixe ari dira lortzen... turistentzako kartoi-harrizko hiria... bueno, kontua da parkinga uste baino urrutiago dagoela eta oinez noa orain... beste 10 bat minutu beharko ditut...
JONE:
    10 minutu? Baina Donapaleuko parking batean sartu duzu kotxea edo zer?
JONE: Anormal!
JONE:
    Bai? Iritsi dela? Hona bidali duzu? Bale Zuriñe... mila esker...
JONE:
    Aurrera....
JON:
    Uste nuen 10 minutu izango zirela baina hor behean daukazuen Torrente itxurako segurata (zaindari) horren erruz gehiago atzeratu naiz...
JONE:
    Bale bale utzidazu hau kaxoietan sartzen eta segidan nago zurekin...
JON:
     Ez dakit hor duzuen tipo horrek nola eraman dezakeen pistola bat soinean...
JONE:
    Jo... Jon?
JON:

    Jone?

Interesting for you



C1
01-26-2015
16265744
3020