detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. 4 hilabete (jj-100)

4 hilabete bete dira, bigarren aldian elkartu zirenez gero. Bulegoan orain ere, 4 hilabete horiek dituzte hizpide.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ATALA 100 4 hilabete
 


W- JONE Aupa Jon
W- JONE Mezu hau jasotzean erantzun edo deitu.
W- JONE Jon...Gaur ze egun den ba al dakizu?


JONE
    Jon hemen dela? Bai esaiozu mesedez pasatzeko nire bulegotik. Bai, bale,  segituan pasko dizkizut txostenak, eskerrik asko Zuriñe.
JON
    Kaixo Jone
JONE
    Kaixo. Non sartu zara goiz osoa?
JON
    Ikusi dut Zuriñe itzuli dela lanera. Ze maja.
JONE
    Non sartu zara goiz osoan Jon? Deika eta deika aritu naiz.
JON
    Ba zera gert...
JONE
    Joder barkatu Jon, ez dizkidazu nahi ez dituzun azalpenak eman behar, badakit batzuetan…
JON
 Telefonoa galdu dut.
JONE
    Ah... telefonoa
JON
    Bai joder telefono puta galdu dut eta joder bat-batean erdi arora pasa naiz.
JON
    Eta amorru gehien ematen didana telefono dependentzia hori da,  urduri pasa dut goiz osoa, lantokira joan naiz lehenik eta segidan hona etorri naiz.
JONE
    Ia, niri ere gertatzen zait. Aizu ze egun da gaur Jon
JON
    Ez dakit
JONE
    Bulego honetatik azaldu zinetik 4 hilabete justu pasa dira.
JON
    Hara, ba gaur marmotaren eguna izango da, berriro ere hemen gaude eta.4 hilabete ia eh
JONE
    Bueno ni ez nintzateke hasiko egun hartatik zenbatzen.
JON
    Nola ezetz... lehen egunetik egon zara eta nire lepotik zintzilik.
JONE
    Jajajaja ze lotsa gutxi... zu izan zinen eta deik...
JON
    Bai, bale,...ni izan nintzen harrotasuna jan nuena bai, galtzak jaitsi zituena
JONE
     Bueno galtza kontuak beranduago iritsi ziren… jajajaj
JON
    4 hilabete eh? Ze azkar pasatzen da denbora...
JON
    Gogoan daukat  zurekin tfnoz hitz egin nuen lehen egun hartan, oso bordea zinela pentsatu nuela.
JONE
    Ba pentsa zer pentsatu nuen nik, berandu iristeagatik aitzakiak jartzen zenituen bakoitzean
JON
    Bah... 20 minutu berandu iritsi nintzelako

JONE
    20 minutu? Ordu ta piko... Oroitzapenak komeni zaizkizun moduan tuneatzen dituzu zuk!
JON
    Flasheatuta geratu nintzen, banekien egunen batean ikusiko zintudala, baina pentsatzen nuen kalean, urrutira izango zela, akaso begira geratu, akaso urrutitik jarraituko zintudala....
JON
    Benetan jarraitu behar ninduzula?
JONE
    Ez dakit. Egin izan ditut halakoak. Baina aurrez-aurre berriro topo egin genuen modu hura ez nuen sekula irudikatu
JONE
    Aitortu behar dut ikusi zintudanean belaunak dardarka hasi zitzaikidala
JON
    Ba ez zitzaizun batere nabaritu.
JONE
    Badakizu oso ona naizela itxurak egiten.
JON
    Ohean batez ere
JONE
    Batez ere bai jajajaj
JONE
    Nire lehen sentipena beldurra izan zen.
JON
    Ah bai?
JONE
    Bai... Ia 12 urteren ostean zu horrela azaltzea, ez dakit  iraganeko mamu bat azaltzea bezalakoa izan zen.
JON
    Ba niretzat guztiz kontrakoa izan zen. Ikusi eta pentsatu nuen Jone... Jone da... eta
JONE
    Eta zer?
JON
    Eta ludopata batek tragaperretan bezala sartuko dizkiot fitxak honi, hori pentsatu nuen…
JONE     
    Jajajajjaja
JONE
     Bai... Bai Zuriñe banoa... Jon, zereginak ditut.

JON
    Bale...
JONE
     Jon.... eskerrikasko etortzeagatik...
JON
    Ez da ezer.... esan dizut telefonoa galdu dudala eta.
JONE
    Ez... eskerrik asko duela 4 hilabete hona etortzegatik.
JON
    Ui Jone... ez nago ohituta zu telenobela tonu horretan hitz egiten entzutera.
JONE
    Tonto etorri ona eta eman pikito

 

x61pRelaContWAR



detalle2

Document library

B2 C1
06-04-2015

x61pRelaContWAR

16270762

x61pViewCountWAR

2271

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR