detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Flashback (jj-112)

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

OHEAN

 

JON

Bizikleta oraindik sarreran botata egongo da...

 

JONE

Bueno, bajatuko dozu gero trasterora... geratu hamen ohian nerekin tarte batian...

 

JON

Atzo bereziki... nola esan..

 

JONE

Bereziki zer?

 

JON

Ba... badakizu... ikusi egin zenizkidan marka hauek...

 

JONE

Gogoratzen dozu alkarrekin bizitzera juan ginan lehelengo aldixa?

 

JON

Nola ahaztuko dut ba...egun hartan zu zinen bizikletarekin gora eta behera ibili zinena:

 

Efekt Flashback

JON eta Jone 1 kapitulua

Haseratik...........................................Eta harraàtzen bagaituzte? raino

 

JONE

Zuri bakarrik okurrizten jatsuz holako gauzak... igartzen da bai nerabe delinkuente bat izan zinala...

 

JON

Buf ba gau hartan ere... akordatzen...

 

EFEKT ipurdikoa eskuarekin

 

JONE

Jooon! Baina zertan ari zara? Joder ederra ipurdikua eemon destazuna!

 

JON

Esagerada.

 

Efekt zaplastekoa

 

JONE

Ala.. oin parra

 

JON

Argi dago etzarela akordatzen

 

 

Efekt Flashback

Efekt golpe.... ai ez jo ipurdian........................... hasperenak amaitu arte

 

JONE

Egixa da... zaplastekuen aitxakixakin hasi ginan bai.. ez nitzan gogoratzen..

 

JON

Eta amaitu, ia betiko moduan eztabaidatzen..

 

JONE

Joder Jon.. benetan horretaz be akordatzen zara?

 

JON

Bai.. eta orain jabetzen naiz orduan ere Merkel samarra zinela...

 

Efekt Flashback

Kaka zaharra..... …..............................................baina ikurriñarik ez...

 

JONE

Zeinek esan bihar zeskun guri 13 urte ta gero egoera bardinian egongo ginala

 

JON

Ez gaude egoera berdinean.. ez gara garai hartako pertsona berdinak

 

JONE

Bueno ulertu destazu, ez hasi oin Paulo Coelhon txapa bat sartzen...

 

JON

Baina ezin didazu esan egoera berdin berdinean gaudela

 

JONE

Ba ni, ointxe, holan sentitzen naiz...

 

JON

Eta hori ona edo txarra da? Ze guztiari ematen diziozun bueltekin... zurekin ez dago jakiterik

 

JONE

Ona da... oso ona

 

JON

Orain hala ere hiru gara,

 

JONE

Bai, hori be egixa da...(pausa) hiru gara oin...(pausa.) Ni zure aurretik dutxauko naiz.. lanera juan bihar naiz...

 

JON

Ehhh...bale...

 

JONE (urrunduz) Eta armosua eitten badestazu eskertuko netsuke.. gose naiz...

x61pRelaContWAR



detalle2

Document library

B2 C1
06-04-2015

x61pRelaContWAR

16241459

x61pViewCountWAR

2074

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR