Docutec
Jon eta Jone II. Gaztazaharra (jj-113)
Erosi zenduazen eskatu netsurazen txokolatezko madalenak?
JON
Uhmm ezta akordatu ere... gero atsaldean nahi baduzu ekarriko dizkizut
JONE
Ez ahaztu eh
JON
Joder Jone, azken aldian... a ze sakea duzun...
JONE
Alkarrekin bizitzen 24 ordu daroiauz eta hasi zara kontrolatzen zer jaten doten?
RAF
JON
Badazkizu ez nukeela sekula halakorik egingo... baina zu?
JONE
Ni zer?
JON
Joder Jone, orain inoiz baino gehiago zaintzen zara eta...
JONE
(moztuaz) Eta zer?
JON
Txokolate madalenak? Behatzak grasilla horrekin zizkintzen dizuten horiek gainera...(barrez) etzara haurdun egon ezta jajajaja?
JONE
(seria) Ez dut uste
JON
(pausa) Uste?
JONE
Aste pare bat atzeratu jata hilekua.. baina batzuetan gertatzen da
JON
Nola batzuetan gertatzen dela?
JONE
Ba hori, hilekua apur bat atzeratu eitten dala...
JON
Eta zuri inoiz gertatu zaizu?
JONE
Ez...
RAF
JONE
Dana dala zu lasai eh Jon.
JON
Ni? Ni lasai nago...
JONE
Esan nahi dotena da ez agobiatzeko. Ez da eze be izango
JON
Honekin ere apustua egingo al dugu?
JONE
Apustua?
JON
Bai.. bularren kontuarekin bezala...
JONE
Ez da ezer pasauko..lasai.. eta gainera gertauta be badaka soluziñua...
RAF
JONE
Semerik eukitzia inoiz pentsau dozu Jon?
JON
Joder ba horrela bapatean zer erantzutea nahi duzu...
JONE
Ez dakit... ez dou inoiz berba ein... Nik Niko dakat baina zuk.. ez dakitt...
JON
Beno, garai, batean, aspaldi... elkarrekin geundenean pasa zitzaidan burutik bai.. egia esatea nahi baduzu... egunen batean seme-alabak izango genituela pentsatzen nuen orduan...
JONE
Ez zestazun inoiz holakorik esan..
JON
Ia.. pentsatzen diren hainbeste gauza ez dira esaten...
JONE
Eta orduan zer?
JON
Ba orduztik ez dudala ezta pentsatu ere egin... ez dut nire burua azken urteotan inon egonkor ikusi eta egia esan ez dut inoiz irudikatu halakorik...
JONE
Orduan honezkero baztertu dozu...
JON
Nik ez dut hori esan... ez dut pentsatu ere egin... eta gainera iruditzen zait nik ia.. gaztazaharra besterik ez dudala...
RAF
JON
Benetan uste duzu haurdun zaudela?
JONE
Hilekua bi aste atzeratu jatala baino ez dot esan..
JON
Ia eta horri txokolatezko madalenak eta azken aldian duzun sakea gehitzen badiogu
JONE
Bai klaro eta oin esan azken bi astietan histerika hutsa izan naizela
JON
Azken bi asteetan diozu? jajaja
JONE
Jajajaj Ez nao haurdun Jon... ixa ziur nao
JON
Ia...bale... oso zientifikoa erantzuna bai.. ia.. lasai geratu naiz...
JONE
Bai, ixa.. eta esan detsut,... holan balitz nahi doun irtenbidia euki leike...
JON
Munillak entzungo balu esaten ari zarena....
RAF
JONE
Jajajaja Bueno baina egongo banintz zer eingo zenduke?
JON
Baaa..ziurrenik tabako bila joango nintzateke....(pausa) baina Kubara jajajjajaja
JONE
Jajajjaja susmatzen neban bai...
JON
Badakit zer egingo nukeen Jone, baina ez dizut esango benetan jakin arte...
JONE
Bueno bixar farmazian test bat erosi eta zalantzak argittuko douz...
