Docutec
Jon eta Jone II. Mudantza (jj-111)
TFNOZ
JON
Aizu Jone, Anderrekin hitz egin dut eta gaur eramango ditugu nire gauzak zure etxera bale?
JONE
Bale,
JON
Non utziko ditut nire arropak?
JONE
Nahi badozu eruan gelara eta atonduko douz gero armarixuak...
JON
Eta bizikleta?
JONE
Laga sarreran, baina bizikletia ixa ez dozu erabiltzen ezta?
JON
Ez..
JONE
Ba hobe orduan zuzenian trasterora eruaten badozu.
JON
Ez dut trasteroko giltzik
JONE
Laga sarreran orduan
RAF
JON
Eta liburuak non utziko ditut?
JONE
Egongelan laga eta ipiniko douz...
JON
Eta surf tablak?
JONE
Bueno Jon... nahi dozun lekuan... konponduko gara.. biharrian jarraittu bihar dot..
JON
Bale bale... baina gero ez kejatu...
JONE Lehengunian esan zestazun ixa ez zekazula eze be..
JON
Ia, baina dena biltzen hasten zarenean konturatzen zara benetan zer duzun...
JONE
Bueno gero egongo gara...
RAF
ETXEAN
Atea irekitzen da
JONE
(Ozen) Jon, kaixo! Etxian nao...
JON
(urrutitik) Hemen nabil liburuak kajetatik ateratzen.
JONE
Eta Ander?
JON
Alde egin du. Biharko zerbait prestatu behar zuela esan dit.. ez dakit egia esan zer esan didan.. badakizu nolakoa den...
JONE
Bai, desagertzen artista bat... zu.. ba azkenian ez dozu hainbeste zabor ekarri!
JON
Zabor?
JONE
Joder lehen telefonuan kontau destazunakin Decatlon bat espero neban etxian...
JON
(Moztuaz) Egia esan gauza gehiago banuen.. baina, zertarako behar genuen beste sofa bat adibidez?
JONE
Eta zer ein dozu?
JON
Anderrek esan dit bere lagun bat merkadilloetan eta ibiltzen dela eta hari eramango dizkiola...
JONE
Eskerrak... egixa esatia nahi badozu zer topauko ete neban billurrez netorren.
RAF
JON
Aizu eta Niko?
JONE
Aittitta-amamen etxian laga dot... mudanzia trankilao eingo zenduala pentsau dot.
JON
Bueno, ikusi duzu ez dudala gauza gehiegi ekarri.
JONE
Eta Nikori ondiokan gustatzen jako aittitta-amamekin geratzia... hrtaz aprobetxau deigun.. Hamendik urte gutxira ez dau-eta hárekin geratu nahiko..
JON
( ahopez) Hobe hala bada..
JONE
(barrez) Zer esan dozu?
JON
Ezer ez... pasatzeko kaja hori.. ez dakit ordenadorea non sartu dudan eta...
RAF
JONE
Nahi badozu laga oin hori danori eta guazen buelta bat emotera.
JON
Berehala amaituko dut..
JONE
Ez Jon, benga guazen urtian 3 hilabete eskas eukitzen douz-eta holako egun luziekin disfrutatzeko.. eta gainera gosiak nao..
JON
Zer? Ez duzu bazkaldu?
JONE
Bai, baina Niko ez dao eta kalian zeozer afaltzeko gogua dakat...
RAF
ETXEAN
(Atea irekitzen da)
(Kolpe fuerte bat eta bizikleta lurrera erortzen da)
JONE
Jodeeerr bizikletia
JON
Zuk esan didazu hemen uzteko...
JONE.
Ia baina hor zeuala akordatzen nitzala uste dozu?
JON
Argia jarri izan bazenu..
JONE
Ez dot argixa ipini nahitta... ekarri eskua.
JON
(pausa) uhmmmm kuleroak jartzea ahaztu duzu...
JONE
Ahaztu?
JON
Nire burusoiltxoa kontentu jartzen ari da...
JONE
Banoia ba hor behera zertan dabilen galdetzera...
JON
Bizikleta jasoko dut lehenago...
JONE
(moztuaz) Laga bizikletia bakian Jon...
JON
Grrrrrr
