Dokuteka
Agerraldia 2 Atala 2
Kotxean doaz oraindik aita-alabak.
MAITE: Amarentzako karta bat, beraz.mm
AITA: Hori da!
MAITE: Orduan, ez dakit zerk kezkatzen zaituen!
AITA: Izan ere...
MAITE: Baina, aita! Ez bazara ausartzen, neronek emango diot.
AITA: Ez da hori kontua!
MAITE: Aizu, aizu, zaude piska bat! Ez da, ba, izango karta soil bat baino gehiago...
AITA: Bai.
MAITE: Ea, aita, misterio-aurpegirik ez, e! Eta argitu ditzagun gauzak... Ez zenuen, ba, karta hori irakurriko?
AITA: Ba, bai; ez dut uste hain arraroa denik! Azken finean, zure ama nire emaztea da, ezta?
MAITE: Lehen izango zen, ez orain!
AITA: Hori bizi guztirako izaten da!
MAITE: Nork eta zuk hori esan, aita?
AITA: Egia da eta! Karta ikusi nuenean...
MAITE: Ikusi zenuenean...? Ez al dakizu inoren kartarik ez dela irakurtzen? Zer diktadura da hori, aita? Zer pentsatu behar du amak?
AITA: Soss! Beti berdin! Zurekin hizketan hasten naizen bakoitzean batez besteko kontutan amaitu behar beti! Ni aita eta zu alaba? Ba, ez, gure etxean zu aita eta ni...
MAITE: Zu ume bat! Horixe, umeak baino okerrago! Gizon eta aita izateko partez... horixe ume bat!
AITA: Beno, beharbada, arrazoi duzu; baina kartarekin zer egin behar dugu?
MAITE: Ba, berriro sobrea ondo-ondo pegatu, eta amari eman.
AITA: Ez horixe!
MAITE: Nola ezetz? Hara, geratu hemen, iritsi gara! Nola ezetz, gero?
Motorra geratu du aitak. Alabak atea ireki.
AITA: Ez diot emango!
MAITE: Zergatik ez, ordea? Azkar, aita, ez naiz iritsiko eta!
AITA: Amorante baten karta dirudielako...
Aitak hitz egitearekin batera kotxeko atea itxi du alabak. Eta bat-batean berriro ireki.
MAITE: Zer esan duzu?
AITA: Amorante baten karta dirudiela.
MAITE: Begira... Orain ez daukat denborarik, baina arratsaldean... arratsaldean etxean ikusi nahi zaitut, sin falta, gero, e! Entzun? Sin falta! Gero arte!
