detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 5 Atala 8

CAROLINA: Nik ere banuen lagun bat gaztetan...

MAITE: Uztazu hori orain, mesedez, Carolina! Amarenaz ari ginen...

CAROLINA: A, bai, Maritere! Ba, oso arduratuta nauka, laztana. Orain sorgin batekin hasi da.

MAITE: Beste batekin!

CAROLINA: A, baina... zein besterekin zebilen, ba?

MAITE: Ez, broma bat izan da.

CAROLINA: A, beno... Ba, esaten ari nintzena: erabat bereganaturik dauka sorgin horrek. Ez dakit nola den, Bulima, edo Gunima, edo... bere izena, horrelako zerbait. Baina nik uste sorgina baino gehiago diruzale bat dela. Eta esan ere banion zure amari... kontuz ibili! Kontuz gero, Gumila edo dena delako sorgin horrekin hasi behar baduzu...

MAITE: Eta?

CAROLINA: Ba, esaten dizut, niretzako gauza onik ez! Sorgin horrek esana izan behar dio, noski... baietz, arrazoi duela, garbi-garbi ikusten duela, bera, zure ama, alegia, eta telenobelako Silvia hori, pertsona bera direla, biak bat direla eta, ondorioz, Silviari gertatzen zaion guztia gertatuko zaiola berari ere...

MAITE: Baina hori ezinezkoa da! Hori ez da sinistekoa!

CAROLINA: Noski ezetz, laztana! Baina keniozu, ba, hori burutik zure amari! Ea zer beste eskape aurkitzen duen!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20653518

x61pViewCountWAR

633

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR