Dokuteka
Agerraldia 6 Atala 4
TXUSMA: Txete hori ez dun oso baikorra.
TXARO: Ez, baina... oso aktore ona duk. Lastima!
TXUSMA: Ezer onik aterako ote dinagu?
TXARO: Nik baietz uste! Bestela, ez ninduan mobida honetan sartuko. Baina ez zegok batere erraza, e!
TXUSMA: Ez daukan esan beharrik!
TXARO: Eta okerrena duk, beno...
TXUSMA: Zer?
TXARO: Ba, lokal hori, egun hauetan aipatzen ari naizen lokal hori, etxe bateko gela bat dela.
TXUSMA: Etxe huts bateko gela.
TXARO: Ez, nire lagun bat bizi den etxeko gela huts bat.
TXUSMA: Eta zer arazo din, ba, horrek?
TXARO: Joe, Txusma! Txete ez dela batere baikorra, baina... hi ez zekiat baikor t'erdi ez ote haizen!
TXUSMA: Ondo oreka mantentzeko ere!
TXARO: Bai, hartuko liateke oreka pixka bat etxe horretan! Bi atso bizi dituk.
TXUSMA: Baina...
TXARO: Eta nire lagun hori. Laguna eta amona ados zeudek gu hara joatearekin, baina ama... ama ez zekiat, nahiko histerikoa ere baduk eta!
TXUSMA: Ba! Kasurik ez, eta kitto!
TXARO: Ba, ikusiko diagu, baina nik uste egin beharreko guztiak egin ditugula. Ez zegok lokal huts bat bakarra bera ere. Beno, egon... egon bazeudek, baina harrapaitzak! Merkeagatik egon beharko diate!
TXUSMA: Bazekinat bai... baina lasai, neska, zer edo zer aterako dun eta! Eta anima hadi, bale! Bestela ere nahiko lan bazeukanat bakarra animatzearekin.
