Dokuteka
Agerraldia 7 Atala 3
Bazkaltzen ari dira. Kubierto-soinua.
AMONA: Goxoa al zegoen, Maite?
MAITE: Jateko modukoa!
AMA: Zuretzako bereziki prestatu du amonak.
MAITE: Ja!
AMONA: Ez zaude, behintzat, esker onekoa!
MAITE: Gaur ez.
AMONA: Ez al duzu gehiago jan behar?
MAITE: Bete naiz.
AMA: Zer, hasi al zarete esaminekin?
MAITE: Datorren astean.
AMONA: Zaila?
MAITE: Bai.
AMA: Asko ikasi beharko duzu orduan?
MAITE: Ez dakidana bakarrik!
AMONA: Baina zer duzu, maitea?
MAITE: Ezer ez.
AMONA: Nonbaiteko mina al daukazu?
MAITE: Burukoa.
AMA: Zuk ere bai?
MAITE: Bai.
AMA: Ni ere igual nabil, Carolinak ezetz esango du, baina... ea epidemia txarren bat edo sartu zaigun! Uste dut badabilela buruko minetan... Ai! Nik, behintzat, badaukat galanta!
MAITE: Beti bezala.
AMONA: Zurea gehiegi ikasteagatik izango da, akaso!
MAITE: Ez dut uste.
AMA: Zuri mihia zertxobait jan dizu, behintzat!
MAITE: Zuri bezala luzatu partez!
AMA: Zure aita horrek deitu du.
MAITE: Betikoa.
AMA: Ez al duzu zer esan duen jakin nahi!
MAITE: Betikoa bada...
AMA: Ba, zurekin hitz egin behar, eta geroxeago deituko omen du.
MAITE: Ikusiko dugu.
