Dokuteka
Agerraldia 7 Atala 4
AMONA: Maite...
MAITE: Utziko al nauzu bakean?
AMA: Baina...
AMONA: Kezkatuta gaude eta.
MAITE: Garai ederrean!
AMA: Beno, beno; ez zaitez haserretu, behintzat, guk ez dizugu ezer egin eta!
MAITE: Ez nago haserre. Bakean uztea nahi dut. Besterik ez.
AMONA: Afaltzeko zerbait berezirik nahi al duzu?
MAITE: Ez dakit afaldu ere egingo dudan.
AMONA: Hara! Kanpora al zoaz?
MAITE: Zuk abisatzen al duzu kanpora zoazenean? Ba, nik ere ez, bale!
AMA: Beno, beno, ea pixka bat lasaitzen garen denok! Momentu batean gelara noa, segituan etorriko naiz.
MAITE: Ba al du Silviak alabarik?
AMONA: Zein da Silvia?
MAITE: Amak badaki.
AMA: Badu bai, eta horixe pentsatzen ari nintzen, gainera, huraxe dirudizula zeure portaera petral horrekin! Biok zuek berdinak, nahi baduzu jakin!
MAITE: Banengoen, ba, ni!
AMONA: Nor da Silvia?
MAITE: Telenobelako protagonista.
AMONA: Aaa.
MAITE: Ni ikastera noa.
AMONA: Segi, segi lasai! Nik egingo ditut hemengo lanak.
