Dokuteka
Agerraldia 10 Atala 14
CAROLINA: Noiz izan da eztabaida edo iskanbila guzti hori?
MAITE: Aspaldi samar, baina ez dut uste horretaz gogoratu ere egiten denik. Baita zergatik izan den ere, honez gero ahaztu zaio. Hara! Lehendik zebilen urduri samar; eta orain, berriz, amona falta zaigula konturatu garen honetan... beno, su batean emakumea.
CAROLINA: Oraintxe ikusi dut zuen amona!
MAITE: Amona ikusi? Non?
CAROLINA: Eliz aurrean. Mezataraino laguntzea egin diot.
MAITE: Mezatara?
CAROLINA: Hala esan dit, behintzat, niri. Aizu, baina... niri bai iruditu burutik pixka bat nahastuta ote zebilen! Pentsa, ezagutu ere ez dakit ezagutu nauen!
MAITE: Ez harritu!
CAROLINA: Eta urduri... hori bai, oso urduri ikusi dut gaixoa! Zuen aitona ez dakit zein besterekin dabilela, bera baino lagunago duen beste norbaitekin. Hara! Kontu garbirik ez, bakar-bakarrik, horixe: oso aitona ibiltaria daukazuela, geldirik egon ezin den horietakoa, zuen amonak esatera, behintzat.
MAITE: Geldirik egon ezin? Beharko egon, mantsoagatik! Joan deneko hogeitaka urteotan lurpean dago behintzat eta! Neuk ez nuen ezagutu, pentsa!
CAROLINA: Eta... ni bai harritu, gainera, zure amak ez baitit inoiz aitonaren konturik aipatu ere egin!
MAITE: Horrela, horrela, kontuak, Carolina! Oso oker ez banago, ezkondu eta bost bat urtera geratu zen amona alargun.
CAROLINA: Gaixoa! Zer pena! Adin horretara iritsi, eta burua galdu beharra ere!
MAITE: Badira lehenago galtzen dutenak!
CAROLINA: Bai, hala da; baina horixe ere bai dela tristea, bihotza! Zeu ere konturatuko zara adin horretara iritsi orduko.
