Dokuteka
Agerraldia 8 Atala 6
TXETE: Beno, Txaro. Zer broma klase dun hau?
TXARO: Broma? Bromarik batere ez, Txete!
TXETE: Hau al da espero genuen lokal zoragarri hori?
TXARO: Hi, batere ez baino hobea izango duk, ba?
TXETE: Eta zer egiten du amona horrek hemen?
TXARO: Zer nahi duk, etxetik bidaltzea?
TXETE: Eta hor egon behar al du gu entseatzen ari garen bitartean?
TXARO: Hor edo hemen, entseguak ikusteko baimena eman zioat behintzat eta!
TXUSMA: Jator askoa duk! Hor kamisoi hutsik azaldu den beste atso hori adinakoa baduk bai!
TXARO: Maiteren ama izango huen hori.
TXETE: Horren garrasi egin beharra, gu ikusi gaituenean!
TXARO: Apenas ezer zekien... baina atzo berak esan zidaken etortzeko!
TXETE: Eta horiek hor dauden bitartean...
TXARO: Bost axola guri ate horretatik kanpokoa! Gu geurera, entzun? Eta norbait azaltzen bada... ji-ji-ji-ji, goxo-goxo bai, eta amen! Bakea!
TXETE: Niri berriz azaltzen bazait horregatik!
TXARO: Ez al duk berriro builaka hasiko!
TXUSMA: Amona, berritsu horietakoa duk...
TXARO: Beno, eskenatokia hortxe; eskuin aldean jarri, eta hasi egingo gaituk. Eta? Zuen paperak zer, Txete?
TXETE: Den-denak buruan!
