detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 8 Atala 11

AMA: Aktoreak, orduan, e?

TXARO: Bai, ba... kontatu al dizu Maitek?

AMA: A, bai, bai... Baina ez gaizki pentsatu, e! Kontxo, bai... hasieran... izan ere, halako beldurra sartu didazue... ez bainekien ezertxo ere! Burutik pasa ere gure etxean aktore batzuk topatu behar nituenik! Beraz, barkatuko didazue goizeko nire...

TXARO: Bai, bai... lasai, emakumea!

AMA: Ez baitzidan ezertxo ere abisatu nire alaba horrek! Baina, beno, hemendik aurrera, lasai, e! Egin zuek egin beharrekoa...

TXARO: Saiatu, behintzat, saiatuko gara.

AMA: Eta zer lan egiten ari zarete, ba?

TXARO: Guk geuk sortutako antzezlan txiki bat.

AMA: Kontxo, oso interesantea! Eta ikusterik bai ote?

TXARO: Nahi baduzu...

TXETE: Baina, aspertu egingo zara.

AMA: Ez, horixe! Zuek ikusten aspertu?

TXARO: Ba, zeuk ikusi. Esan diot amonari ere... entseguak aspergarri samarrak izaten dira, baina... hementxe jarrita egon nahi baduzu...

AMA: Gaizkitxo, alajaina, aktore gazte batzuek euren buruak nola lantzen eta prestatzen dituzten ikusten! Bai, bai, dudarik gabe. Eta aholku txikiren bat edo beste beharko bazenute, berriz, ni beti prest.

TXARO: Bai, bai, beno... Hasiko al gara, ba?

AMA: Derrepentean, gainera! Jesus, zertarako nago, ba, ni hemen? Hau da ilusioa, aizue! Pentsa gero, hemendik urte batzuetara nirekin batera entseatzen zenutela jakiten dutenean... Konturatzen al zarete, enetxoak?

TXARO: Bai, baina hasten bagara bakarrik jakingo dute!

AMA: Ai, bai, barkatu, izan ere, emozio hau... aizue!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

C1
2005-08-13

x61pRelaContWAR

20652659

x61pViewCountWAR

746

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR