detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 9 Atala 6

Aulkiak eta mugitzen hasi dira.

TXARO: Bai, ea... horrela saiatuko gara. Hi hor, behean, Txusma; hortxe. Hi, Txete, ez mugitu... eta ni aulkiaren gainean jarriko naiz... Horrelaxe! Baina, ea... ez dut efekturik ikusten... Badakit zer egingo dugun...

TXETE: Mugitu al gintezke?

TXARO: Ez, ez, ez; zuek geratu hortxe... Maritere, ez dakit, beharbada, gehiegitxo eskatzea izango da, baina... lagunduko al zeniguke pixka bat?

AMA: Bai, bai, nola ez, ba? Bai pozik!

TXARO: Aktoresa izango zara momentu batez. Jarri hemen.

AMA: Aktoresa? Amatxo maitea! Carolinari kontatzen diodanean, zur eta lur geratuko da!

TXARO: Ea, igo hemen gora. Kontuz, e! Horrela! Nik uste efektua hobeto ikusiko dudala... Ea!

AMA: Zer moduz?

TXARO: Oso ondo, Maritere. Hortxe, geldi! Hi, Txete, eskuinerago... Hori duk, inguratu Mariterengana. Eta hi, Txusma... hi ere bai, zertxobait... .. Bale, bale! Hortxe! Hortxe zaudete ondo! Ea, has gaitezen!

AMA: Eta nik zer egin behar dut?

TXARO: Zu hortxe, biei begira... Zu Maitasuna zara, Maritere. Beno, nik hitz egiten ez dudan zatitxoa bakarrik entseatuko dugu, e...

AMA: Nik ere hitz egin dezaket, e, zer esan esaten badidazu.

TXUSMA: Baita ere! Papera ez dun oso zaila.

TXARO: Arrazoi duk! Ea, Maritere, zuk honako hau esan behar duzu: NI MAITASUNA NAIZ, ETA MAITE ZAITUT. Gero, bi hauek hitz egingo dute, eta, ondoren, zuk NIRETZAKO NAHI ZAITUT esan behar diozu Txeteri. Ulertu al duzu?

AMA: Baietz uste dut... NI MAITASUNA NAIZ eta NIRETZAKO NAHI ZAITUT, ezta?

TXARO: Hori da, oso ondo! Primeran! Horrela nik hemendik hobeto ikusiko dut. Ea, hasi, Maritere. Txeteri begira... Hori da!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20652588

x61pViewCountWAR

784

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR