Dokuteka
Agerraldia 15 Atala 9
Sukaldean.
AMA: Kaixo, laztana!
MAITE: Epa, ama! Badaukat, ba... badaukat, ba, zuri esan beharreko gauza bat!
AMA: Pentsatzen dut, bihotza! Oso mutil jatorra dirudi! Itxura oneko mutila, benetan! Ez nuen ezagutzen!
MAITE: Ez, ez da hori...
AMA: Lasai, laztana! Edade politean zaude maitemintzeko! Egia esan, edozein edade da polita maitemintzeko, e! Horrek ez dauka zerikusirik... Ez kezkatu!
MAITE: Beraz, edozein adin da ona.
AMA: Bai horixe! MAITE: Amonarena ere ba, orduan...
AMA: Amonarena? Gajoa! Horixe bakarrik behar luke, maitemintzea... burua erabat galtzeko! Ez, ez... amonari jada pasa zaio adin hori.
MAITE: Baina... zeuk esan ez duzu, ba...
AMA: Edozein adin normal, esan nahi dut... Alegia, pertsona bat osasuntsu dagoen edozein adin dela ona maitemintzeko.
MAITE: Eta... amona maiteminduta dagoela esango banizu?
AMA: Tira, Maite! Bururatzea ere! Baina zer uste duzu, zu maitemindu zarela, eta inguruko guztiak maitemintzen hasi behar dutela, ala?
MAITE: Ez dakit, ez dakit... Baina eta norbaitek amonari kartak idatziko balizkio?
AMA: Beno, beno! Ba... inoiz ez lirateke niri idazten dizkidatenak bezain ederrak izango!
