detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 11 Atala 1

Norbait hanka-punttetan dabil etxeko pasilloan.

MAITE: (Baxu-baxu) Amona, amona! (Ahotsa altutuz) Maria Teresa!

AMONA: Neska, neska! Sustoz hil behar al nauzu?

MAITE: Ez dago beldurrik!

AMONA: Ezetz? Hau al da amonari ongi etorria egiteko modua?

MAITE: Eta etxean sartzekoa?

AMONA: Zer, ba? Zergatik? Zapatengatik?

MAITE: Zapatengatik, orduagatik...

AMONA: Ez duzu nik harrapatu dudan zaparrada harrapatu! Zer nahi duzu, uretan blai egindako zapata hauekin etxeko pasilloa zerri eginda uztea?

MAITE: Horregatik zu hanka-punttetan, isil-isilik! Ai... ezagutuko ez bazintut... Denok lotan egongo ginelakoan? Hau ere ikusi behar genuen... amona parrandan, alajaina!

AMONA: Baita zera ere! Tira, tira, Maite! Parrandan? Oraintxe neure burua ezagutzen badaukat nahikoa lan! Zer da eta, nondik eta nola ez dakidala, bat-batean, kalean nabilela ohartu ez naiz, ba! Horko buila eta zalaparta... denak hortxe, muturrak hautsi beharrean... Ai, bizirik etxeratu naizenean, kontentu!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20651970

x61pViewCountWAR

662

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR