Dokuteka
Agerraldia 13 Atala 15
Kalean.
TXEMA: Sinistea ere! Egunak hogeita lau ordu besterik ez, eta niretzako minutu batzuk badituzula?
MAITE: Bai, motel! Harrigarria! Munduan hamaika mila gauza oraindik inbentatzeko, eta juxtu-juxtu nirekin, inbentatuta dagoen zerbaitekin denbora galtzeko prest?
TXEMA: Beno, txorakeriak alde batera utzita, pozten naiz, Maite, nire gonbita onartzeaz!
MAITE: Kafe bat hartzeko bakarrik, e!
TXEMA: Ez zen beste ezertarako. Hortarakoxe bakarrik!
MAITE: Zer moduz joan zaizu eguna?
TXEMA: Beno, hainbestean!
MAITE: Ez dago gaizki!
TXEMA: Ez, baina... baldinbaitere hoberik izango al da! Konpainia hobean, gutxienez!
