detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 14 Atala 13

Amona sartu da. Hau ere kantari.

MAITE: Ezta propio eginda ere!

AMONA: Arratsalde on digula Jainkoak, maitea! Zer moduz?

MAITE: Ez zuek bezain ondo, ikusten dudanez!

AMONA: Zer duzu polit horrek?

MAITE: Ezer ez!

AMA: Badu zerbait, ama! Eta bat, behintzat, besteren ona ezin eramana; batez ere, beste hori pozik baldin badago!

AMONA: Ai, ai, ai!

MAITE: Beno, egongo al zarete isilik? Egun txar bat edozeinek dauka, ezta?

AMONA: Bai, edukiko ez du, ba! Eta bi eta hiru ere bai, bere bihotzeko azukre koxkorrarekin haserretu baldin bada!

MAITE: Amona, txorakeriarik ez, e!

AMONA: Zergatik haserretu ote zarete? Jakin nahi nuke!

AMA: Nor norekin haserretu?

AMONA: Zure alabatxo zoragarri hau nik dakidan beste batekin!

MAITE: Baina zuk zer ote dakizu!

AMONA: Ai, politta! Urteek gauza asko erakusten dutela, asko!

AMA: Honez gero, orduan, nik ere zerbait jakin behar nuke!

AMONA: Zuk? Zu ez zara zahartzen ari, zu umetzen ari zara!

MAITE: Aizu, baina... itxaron, itxaron! Nola dakizu zuk hori? Nola dakizu ni haserretu naizela?

AMONA: Zure aurpegia ikusi besterik ez dago! Ala telefonoari galdetzen hastea nahi al duzu?

AMA: Jesus! Hori ere aurpegian ikusten al dio?

AMONA: Zuk ere ikusiko zenioke, nire bista bazenu!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20651658

x61pViewCountWAR

660

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR