detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 20: Koaderno ezkutua

Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Agenda baten inguruan hizketan ari dira; lehenik telefonoko zenbaki batzuk eskuratzeko, ondoren maitalearen telefonoak non ote dauden.

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

(telefono-hotsa)

Jone.- Bai?

Jon.- Aupa, Jone, mesede bat eskatu nahi dizut. Agenda uste dut etxean utzi dudala eta telefono bat behar dut.

Jone.- Eta non laga duzu agenda?

Jon.- Uste dut, uste dut gelan utziko nuela, akaso kirol-poltsaren barruan geratu da.

Jone.- Beno, banoa bila.

Jon.- Aizu, aizu, topatzen duzunean hots egidazu eta esango dizut zein telefono behar dudan, bale?

Jon.- Jone?

Jone.- Bai, hemen zure idazkari pertsonala.

Jon.- Begiratu ea telefono direktorioan, S hizkian, "Santos".

Jone.- Santos... hemen. Santos, 6084653...

Jon.- Esadazu mantsoago, mesedez.

Jone.- Sei, zero, zortzi, lau, sei, bost, hiru, bi, bat.

Jon.- Bale, mila esker, e?

Jone.- Zure aginduetara.

Jon.- Gero arte, pottoka.

Jone.- Bai, esan?

Jon.- Aizu, Jone, agenda eskura al daukazu?

Jone.- Bai.

Jon.- Begiratuko al zenidake mesedez "Albiztur", "Albiztur, Pello", Pello Albizturren telefonoa behar dut eta.

Jone.- Baina zein letratan, "A"n edo "P"n?

Jon.- Nik esango nuke "A"n dagoela.

Jone.- Ea, itxoin, Altxerri, Altonaga, Albiztur P.

Jon.- Hori.

Jone.- 948346557. Errepikatuko dizut?

Jon.- Ez, uste dut hartu dudala. Mila esker.

Jone.- Beno, aizu, eta zergatik...

Jon.- Bai?

Jone.- Zure idazkaria naiz.

Jon.- Eta nirekin enroilatu nahi duzula esateko hots egiten didazu, ezta?

Jone.- Ba, ez. Beitu (begiratu), zure agenda, hemen, eskuetan daukadala esateko deitu dizut. Horretarako bai. Eta tentazioa handiegia dela esateko eta ez badidazu gustatzen zaidan proposamen bat egiten, irakurri egingo dudala esateko deitu dizut.

Jon.- Beno, kutxitxeatu dezakezu nahi duzun guztia, ez duzu ezer susmagarririk aurkituko eta.

Jone.- Bale, bale, zuk eman didazu baimena, e, gero...

Jon.- Bai, bai, ez duzu ezer susmagarririk topatuko hor. Nire sekretu guztiak eta nire maitaleen telefonoak beste toki batean gordetzen ditut nik.

Jon.- Bai?

Jone.- Zu, zenbat maitale dauzkazu?

Jon.- Hiru.

Jone.- Beno, orduan agenda txikia beharko duzu.

Jon.- Ez da oso handia, ez.

Jone.- Eta kasualitatez, ez da eskritorioko kaxoitxoan karpeten azpian gordetzen duzun koadernotxo hori izango, ezta?

Jon.- Baina, nola demonio dakizu zuk hori?

Jone.- Ja, ja, ja.

Jon.- Pasaidazu (pasa iezadazu) ura, mesedez.

Jone.- Tori.

Jon.- Aizu, eta zuk noiztik dakizu nik agenda hori daukadala?

Jone.- Ah, ba... nik uste ia-ia erregalatu zizunetik.

Jon.- Baina, nola?

Jone.- Ba, Itziarrek erregalatu zizulako.

Jon.- Bai, eta?

Jone.- Itziarrek erregalatu zizulako, eta horrelako gauzak kontrolpean edukitzea gustatzen zait.

Jon.- Joder, Gestapokoa dirudizu zuk. Eta? Ezer interesgarririk topatu al duzu koadernoan edo zer?

Jone.- Ke ba, badakizu, orri guztiak zuri-zuri daude.

Jon.- Bai, baina orri guztiak bertan al dauden zenbatu al duzu?

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B2
02-23-2000

x61pRelaContWAR

16338668
0:03:54

x61pViewCountWAR

2884

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR