detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone 21: Ate joka

Esketx laburra. Bikotearen etxera ate joka datoz: saltzaileak, Jehovaren lekukoak eta eskale bat.

Bikoteak hauekin nolako elkarrizketa duen entzungo dugu.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

 

Din-don!

Jone.- Bai?

Saltzailea.- Kaixo, etxekoandrea al zara?

Jone.- Beno, ez dakit.

Saltzailea.- Eta zure ama etxean dago?

Jone.- Ez, ez, ni bizi naiz hemen.

Saltzailea.- Ah, barkatu. Círculo de Lectores-etik nator. Minutu pare bat badaukazu?

Jone.- Oraintxe bertan etxetik irten behar nuen, sentitzen dut, igual beste egunen batean.

Jon.- Jo, Jone, zer gaizki disimulatzen duzun, nabarmen geratu da gezurra esan diozula.

Jone.- Beno, ba bueltatzen denean, zuk zabaldu eta ikusiko dugu zelan moldatzen zaren.

Jon.- Bai?

Saltzailea.- Kaixo, egun on.

Jon.- Aupa. Zer, nor zara zu ba?

Saltzailea.- Begira, Círculo de Lectores-etik nator. Minutu pare bat besterik ez dizkizut eskatuko. Ba al duzu minutu pare bat?

Jon.- Bai, bai, eta hori baino gehiago ere bai, baina ez dizkizut eskaini nahi.

Saltzailea.- Nola?

Jon.- Ba, bi minutu baditudala baina ez ditudala zurekin galdu nahi.

Saltzailea.- Aizu, ez da beharrezkoa horrela jartzea, e? Atez ate lanean gabiltzanak ere pertsona humanoak gara.

Jon.- Barkatu, bai, arrazoi duzu, has gaitezen berriro.

Saltzailea.- Bi minututan azalduko dizut azaldu beharreko guztia.

Jon.- Barkatu, baina lanez gainezka nabil. Zer, horrela hobeto, edo zer?

Jone.- Makarregia zara, estilo barik bota duzu, Jon.

Jon.- Estilorik gabe, bai, baina ni ez naiz disimuluan ibili.

Jone.- Bai, baina klase barik bota duzu.

Jone.- Bai?

Testigua.- Arratsalde on. Lasai, ez gatoz ezer saltzera.

Jone.- Zain nago.

Testigua.- Jehova-ren hitza dakarkizugu.

Jone.- Zer?

Testigua.- Jehova-ren hitza ekartzera etorri garela. Unetxo bat ba al duzu?

Jone.- Ba, begira, une honetan bi tiporekin nengoen ohean eta, badakizu, momentu nahiko txarra da. Nahi baduzu, sexu-saioa amaitu arte saloian geratu, eta gero egin genezake berba.

Testigua.- Bai, berdin dio, berdin dio, la lasai, agur.

Jone.- Bai, agur.

Jon.- Jo, Jo... Oso ona, Jone, oso ona.

Jone.- Ja, ja... Baina ikusi duzu bere aurpegia?

Jon.- Bai, bai.

Jone.- Bi tiporekin nago ohean

Jon.- Eta pasa saloira esan diozunean ere... Dagoeneko eskaileretatik behera korrika doa...

Jon.- Bai, zer pasatzen da?

Eskalea.- Kaixo, jauna, diru eskean nator. Ez dut bokadilorik edo arroparik behar. Zerbait eman nahi badidazu, eskertuko nizuke.

Jon.- Ikusiko dut zerbait daukadan, itxaron pixka batean. Joño, suertea izan duzu, begira, euro bat.

Eskalea.- Eskerrik asko.

Jon.- Hala, ez horregatik, adio.

Jone.- Sakon-sakonean, kristoren bihotz onekoa zara.

Jon.- Pelutxe bat naiz, e?

Jone.- Etorri hona, pikito emango dizut. Muaa!

 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2000-02-23

x61pRelaContWAR

16338658
0:03:05

x61pViewCountWAR

3228

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR