Dokuteka
Jon eta Jone 44: Maritxuak
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Neska azterketa prestatzen ari da eta mutilari laguntza eskatzen dio. Maria landare batzuei buruz ere hitz egiten dute.
Jon.- Aizu, Jone, maritxuak ez dira atera.
Jone.- Baina, Jon, orain dela lau egun landatu zenituen eta! Zelan nahi duzu irtetea?
Jon.- Ba ia egunero ureztatu ditut.
Jone.- Itota egongo dira honezkero. Astean bitan ura botatzearekin nahikoa da.
Jon.- Beno, bale, bale.
Jone.- Eta itxi balkoiko atea, korrientea sartzen da eta.
Jone.- Astebete besterik ez zait geratzen proiektu-aurkezpenerako.
Jon.- Eta horren ondoren arkitekto batekin bizi naizela esateko aukera izango dut nik.
Jone.- Gainditzen badut, bai.
Jon.- Baina nola ez duzu aprobatuko, neska? Irakasleak ondo dagoela esan dizu, ez?
Jone.- Bai...
Jon.- Pues ya está!
Jone.- Jon, zergatik ez dugu arratsaldean errepaso bat egiten?
Jon.- Beste bat?
Jone.- Benga, bai, eske errepasoa egiten laguntzen badidazu, ongarri espeziala erosiko dut zure maritxuentzako.
Jon.- Bale.
Jon.- Eta teilatua?
Jone.- Teilatua zer?
Jon.- Ba, teilatua.
Jone.- Teilatuaren kapilaritatea edo estruktura?
Jon.- Ba...
Jone.- Zer ipintzen du paperean?
Jon.- E...
Jone.- Jon, beheko aldean, kapilaritatea edo estruktura?
Jon.- Aizu, lasai, e? Niri estruktura edo kapilaritatea berdin-berdin zaizkit eta. Gainera kapilaritate asunto hori orain zer, eraikinek ere alopezia al dute teilatuan, edo zer?
Jone.- Barkatu, Jon, nerbiosa ipintzen naiz.
Jon.- Lasai, pottoka, gainera "de sobra" kontrolatzen duzu, ikustea besterik ez dago.
Jone.- Beno, afalostean memoriarako idatzitako txapa irakurriko dizut eta jada amaitzen dugu, bale?
Jon.- Bale, baina afalostean, e?
Jone.- Oinarriko bi pilaretan sostengaturik dauden habeak bigarren solairuko oinarri dira hein berean honekin espazioa eta materiaren arte... Jon! Esnatu! Esnatu!
Jon.- Bai.
Jone.- Jon, esnatu. Jon, lo geratu zara.
Jon.- Nik pentsatzen nuen memoria bi orriko kontua izango zela eta ez esku artean daukazun totxo hori.
Jone.- Bale, lasai, ni ere nekatuta nago. Benga, goazen ohera, baina ez dakit maritxuentzako ongarria merezi duzun, e? Jon!, Jon!
Jon.- Zer?
Jone.- Beitu (begiratu). Marmota bat zara, e?
Jon.- Bai, eta zure aita zer moduz?
