Docutec
Jon eta Jone 57: Afitxea
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Mutilak neskari lan bat eskaini dio: afitxe bat egiteko antzerki talde bati.
Jon.- Jone, Bartzelonara joan arte zerbait egiteko asmorik bai, edo?
Jone.- Ba ez dakit.
Jon.- Eske guk orain, uda partean, lan asko izaten dugu eta askotan testuak eta gauzatxoak behar izaten ditugu. Nahi baduzu, halako enkarguak pasako dizkizut.
Jone.- Zuentzako lan egitea nahi duzu?
Jon.- Beno, guretzat edo gurekin, edo... tarteka izaten ditugula horrelako lanak, esan nahi dut.
Jone.- Bale, ba horrelako lan bat daukazunean esadazu ea diru-kontutan ados jartzen garen.
Jon.- Ala, atera diru-kontuak orain ere.
Jone.- Klaro, ni orain arkitektoa naiz eta ez zaizue batere merke irtengo.
Jon.- Ba oso garesti kobratzen baduzu, badakizu zer? Zuri eskaini beharrean bekaria bat ekarri beharko dugula.
Jone.- Edo bekario bat.
Jon.- Bai, berdin dio.
Jone.- Baina bekadun batek ez dizue kalitatezko lanik egingo.
Jon.- Igual-igual da, guk sartuko ditugu orduak, berak rodillerak ekartzen baditu, gu konforme.
Jone.- Txerri hori!
Jon.- Lehen esan dizudan kontu hura gogoratzen al duzu?
Jone.- Zer, beharrarena?
Jon.- Bai, beno, afitxe bat eskatu digu antzerki-talde batek eta akaso zuk egin zenezakeela pentsatu dut.
Jone.- Lehen beharrarena komentatu didazunean zergatik ez didazu zuzenean aitatu afitxe kontua?
Jon.- Badaezpada, ez nekielako nola hartuko zenuen nire proposamen hori. Begira, kontua da ideiaren bat badaukazu, eta nahi baduzu, igual lan hau zuk zeuk egin dezakezula pentsatu dugu.
Jone.- Eta zer obra da?
Jon.- "Korbata Kolonbiarrak". Ba al dakizu zer den "Korbata Kolonbiarrak"?
Jone.- Ba ez.
Jon.- Ba begira, labanaz lepoa ireki eta bi behatz sartuta mingainari tira egin eta lepotik ateratzen dizutenean. Horixe da korbata, korbata baten moduan.
Jone.- Ez segi, Jon, isildu.
Jone.- Jon! Bozeto bat egin dut antzerkirako.
Jon.- Hain azkar?
Jone.- Bai, etxera etortzen zarenean erakutsiko dizut, bale?
Jon.- Bale, gero arte.
Jone.- Beno, ea zer irizten diozun, e? Tatxan!!
Jon.- A ber, a ber. Ez dago gaizki, e? Hau zuri-beltzean edo koloretan, zer?
Jone.- Ba labana eta buru-hezurra zuri-beltzean baina duda daukat atzeko aldeko uniformearekin.
Jon.- Joder, neska, hau nahiko heavy-a da, ezta?
Jone.- Zuk uste? Antzerkiaren izenarekin bat dator eta nik uste dut ondo agertzen dutela bertan esaten dena.
Jon.- Bai, bai, hor zalantzarik ez, baina badakizu non bizi garen, neska.
Jone.- Hara, ez nuen hau zugandik espero, e? Irudia gogorra da, Jon, baina ez da mingarria.
Jon.- Horrelako beste pare bat poster eta Bartzelonara joango zara, bai, baina Modelo kartzelara eramango zaituzte, Garzonen furgonetan.
Jone.- Hara, eta nik pentsatzen nuen zu zinela etxeko "borroka".
Jon.- Beno, bihar Anderri erakutsiko diogu eta ea zer iruditzen zaion, e?
