detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Telezaborra (jj-92)

Telebista aurrean berriketan telezaborrari buruz ari dira, zein duen bakoitzak gustuko.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ATAL 92 telezaborra
 

W-JONE Mila esker notatxoagatik Jon
W-JON Ez da ezer.
W-JONE Baina etzaitez agobiatu (larritu) zu orain. Normal jarraitzea da gauzarik mesedegarriena
W-JON  Bueno notatxo bat uztea ere nomala da.

JONE:  
    Bularreko minbizia izan dezakedala esan nizunetik oso detallista zaude...
JON:
    Zer esan nahi duzu?
JONE:
    Entzun duzuna... igual nire azken...
JON:
    (moztuaz)Bueno... etzaite orain dramatika jarri...
JONE:
    Eta nola nahi duzu jartzea?... Saiatzen naiz ez pentsatzen baina bakarrik geratzen naizenean
JON:
    Bakarrik zaude orain?
JONE:
    Niko Oskarrekin dago
JON:
     Elkarrekin afaltzea nahi duzu?
JONE:
    Afalordura arte itxarotea baino... ahal duzunean etxera etortzea nahi nuke...
JONE:
     Baina duela ordu erdi hitz egin dugu eta...ez duzu lan egin beharrik?
JON:
    Bai, baina autonomo izatearen abantaila bakarra aprobetxatu dut... jefeari azalpenik eman behar ez izatea.
JONE
    Barkatu Jon, esagerada (ahobero) bat naiz, baina bakarrik nagoenean buruari bueltak ematen hasten naiz eta.JON:
    Lasai, hemen da eta zure bufoi partikularra... Zer egin nahi duzu?
JONE:
    Ezer ez.. besterik gabe sofan botata egon... pelikularen bat edo besterik gabe telebista ikusi.
JON:
    Akordatzen zara zenbat telebista ikusten nuen elkarrekin bizi ginenean?
JONE:
    Bai... telebista ikusi eta porroak erre. Igoal kimioterapian hasten naizenean eskatu beharko dizut marihuana ekar dezazun...
JON:
    Kimioterapia? Bueno Jone... ez hasi berriro dramarekin...
JONE
    Ez naiz dramatika jartzen... Zergatik ba ez zait niri tokatuko? Emakume askori tokatzen zaio... benga piztu telebista....
JON:
    Nola aldatzen diren gauzak... bat-batean telezaborra ikusteko gogoa duzu eta marihuana eskean zabiltza.
JONE:
    Bueno bueno, ez zaitez horrela jarri zuri ere gustatzen zaizu  telezaborra...
JON:
    Ia, baina ez da lehen bezala... nik uste saturazio kontua dela... eta konpetentzia gehiegi du telebistak... sarea, YouTube, tfnoa…
JONE:
    Ba lehengoan, bulegoan praktiketan dagoen mutil bati, kalean, alde zaharrean biluzik azaltzen diren programa horretan parte hartzeko gonbita egin zioten...
JON:
    Eta?
JONE:
    Ezetz... buf.. lotsati-lotsatia da mutila... niri ez dit begietara begiratzen..
JON:
    Eta hori jakinda zuk kaña sartuko diozu...
JONE:
    Kaña ez, baina batzuetan hura urduri jartzeko hubiltzen natzaiola onartu behar dut.
JON:
    Jajajajajaja... asaltakunas!
JONE:
    Neri gehien gustatzen zaidan realitya superbibentziako (bizirik irauteko) horiek dira. Irla batera eramaten dituzten hori...
JON:
    Filipinetan geundenean horietako batean egin nuen lan pare bat astez... Alemaniako bertsioa zen... buf... eta dena tranpa da...
JONE:
    Baina parte hartzaileak argal-argalak geratzen dira ta....ezin du den-dena tranpa izan.
JON:
    Nik ikusi nuena bakarrik esan dezaket…
JONE:
    Ba zuk baduzu profila, baina zu gehiago ikusten zaitut El Conquis saioan...
JON:
    Hori zer da, Patagoniako asunto (kontu) hori?
JONE:
    Bai… engantxatua egon nintzen lehen ediziotan...
JON:
    Joder, nik gutxitan ikusi dut, baina... nire gusturako anormal kuadrilla handiegia juntatzen da…
JONE:
    Horregatik ikusten zaitut zu oso aproposa programa horretarako...
JONE
    Jon eskerrikasko etortzeagatik...
JON
    Ez dizkidazu eskerrak eman behar.... eta ikusiko duzu dena ongi aterako da...
JONE
    Gezurra dirudi egun batetik bestera nola aldatu daitezkeen gauzak...
JON
    Bai, guk gainera badakigu hortaz zerbait...

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

B2 C1
2015-06-04

x61pRelaContWAR

16270616

x61pViewCountWAR

2395

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR