detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. "Nidito de amor" (jj-91)

Pixkanaka habia egiten ari dira Jone eta Jon, nahiz eta laino beltzik ere baden ikusmiran.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ATAL  91 ¨ Nidito de amor ¨
 

W-JON: Jone... Zer gertatzen zaizu? Zergatik joan zinen bat-batean?
W-JONE: Agobiau egin nintzen.
W-JON: Oso pelma (gogaikarria) naiz batzuetan bai.
W-JONE: Ez zinen zu izan...
W-JON: Deitzen badizut gaizki? Watxapez hitz egitea nekeza da.
W-JONE: Okei.

JONE:
    Aupa Jon
JON:
    Jone... Ehh ez dakit.. Ez dakit zer gertatu den baina ez dut uste hainbesterako denik ezta?
JONE:
    Ia, barkatu,.. bolada txarra pasatzen ari naiz, besterik gabe...
JON:
    Baina nirekin zerikusia du?
JONE:
    Ez, baina... listillo jartzen zarenean ez zaitut aguantatzen...
JON:
    Ez zait iruditzen hainbesterako zenik.
JONE:
    Ez da zure kulpa Jon...
JON
    Kontatuko didazu orduan?
JONE
    Atzo goizean errebisiora joan nintzen eta bularrean bultotxo bat topatu didate. (pausa)... Oraindik ez dago jakiterik zer den eta muestrak (laginak) atera zizkidaten...
JON:
    (pausa) Joder Jone..
JONE:
    Ba  hori...
JON:
    Eta noiz emango dizkizute emaitzak?
JONE:
    10 bat egun... igoal bi aste...
JON:
    Bueno, ba emaitzak jakin arte ez du merezi agobiatzeak.... eta badakit erraza dela nik hau esatea... baina oraintxe ez dakit zer gehiago esan...
JONE:
    Ba gaur etxera afaltzera etorriko zarela esatea nahi dut, eta pelikularen bat ikusten geratuko zarela...
JON:
     Nik egingo dut afaria. Bale?
JON:
    Begira…
JONE:
    Zer da hori?
JON:
    Jenifer Anistonen pelikulak gustatzen zitzaikizula esan zenuen lehengoan... Ba hala... hementxe Friends telesaileko dvd bilduma osoa...
JONE:
    Baina...
JON:
    Ez dut zure dvd-en artean sekula ikusi, beraz, pentsatu dut ez zeneukala…
JONE:
    Ez… ez daukat... eskerrikasko Jon.
JON:
    Eskerrikasko ez...pikito...
JON:
    Eta beste hau ere ekarri dut. Gaur gauerako propio erosi dudan diskoa.
JONE:
    Mariah Carey!!! Jajajaja Honekin ia pasatu zera!
JON:
    Sukaldera noa eta berehala hasiko naiz afaria prestatzen... nahi baduzu jarri diskoa.
JONE:
    Serio ari al zara?
JON:
    Ez
JON:
    Niko lotan da?
JONE:
    Bai
JON:
    Zer? Zertan ari zara pentsatzen?
JONE:
    Badakizu...
JON:
    Jone, lasai, emaitzak jakin arte ez dauka zentzurik agobiatzeak...
JONE:
    Ia badakit, baina sahiestezina da
JON:
    Eta gainera, okerrenera jarrita ere, errebisio batean esan dizute... beraz... zerbait... (zalantza) zerbait txarra izanez gero ere garaiz harrapatu dizute... ezin du oso larria izan...
JONE:
    Ohera sartu nahiko nuke eta 10 egun barru esnatu...
JON:
    Ba al dakizu zer izen duen gaur afaltzeko prestatu dudanak?
JONE:
    Arrautza frijituak patatekin?
JON:
    Arrautza frijituak patatekin?... Mesedez... patata frijituak ez.. horiei lasto patata, patata paja esaten zaie...
JONE
    jajajaj Bai hori oso zurea da..
JON
    Nik tipularekin batera nahasi eta habi forma ematen diet,  ostean frijitu eta arrautzak barruan sartu eta bertan egin daitezen uzten dut...
JONE:
    Uuuuuhhh Argiñano...
JON:
    Eta amaitzeko urdaiazpiko txigortua gainetik... plater hau nik asmatutakoa da eta  ¨nidito de amor¨ du izena...
JONE:
    Nidito de amor...Jajajaj Jon
JON:
    Zer?
JONE:
    Benga lagundu platerak garbigailuan sartzen eta goazen nire nidito de amor-era... jajajja

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

B2 C1
2015-06-04

x61pRelaContWAR

16270607

x61pViewCountWAR

1945

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR