detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Kataloxak (jj-88)

Norbait zelatan ote duten iruditu zaio Joneri eta Jon begiratzera joan da.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

 

ATALA 88 Kataloxak

 

JON:

Buf, uste dut dozena pare bat opari-kutxa erosiko dudala.

JONE:

Garai batean koka kolan aspirina botatzearekin konformatzen ginen eh.

JON:

Zetaz ari zara? Koka kola eta aspirina?

JONE:

Katxondina! Hala esaten esaten zitzaion. Guri ikastolako udalekuetan aspirina botatzen ziguten klaseko mutil ergelek.

JON:

Ba nik ez dut sekula halakorik egin.

JONE:

Jakina, zu txintxoa zinen, 20 urte bete arte txandala jantzita eta baloia besapean ibiltzen zinen horietakoa.

JON:

Horrelako zerbait bai, jajajja Akordatzen zara? Garai batean, amaitu eta zigarro bat erretzen genuen.

JONE:

Zuk porro bat erretzen zenuen.

JON:

Zure laguntzarekin.

JONE:

Iragana beti hobea izaten ez denaren seinale. Aizu Jon.. ikusi al duzu hori?

JON:

Zer?

JONE:

Leihoaren bestaldean... dirdira moduko bat.

JON:

Tximista izango zen.

JONE:

Ez, ez zen tximista.

JON:

Kotxe baten argiak edo

JONE:

Keba Jon, dirdira izan da eta lorategi amaierako zuhaixka horiek mugitu dira.

JON:

Ah ba orduan herriko norbait izango zen kataloxarekin guri begira...

JONE:

Ez ezazu ezta brometan esan

JON:

Zer? Aizu, ba espektakulu (ikuskizun) ederra ikusi berri du orduan, igoal herriko mutilzahar guztiak elkartu eta inguruetan ibiltzen dira beren kataloxekin.

JONE:

Ez dit inongo graziarik egiten eta kamera batekin bazebilen?

JON:

Bada edozein telefonok dauka kamara, ez ninduke harrituko, badakizu, hemen Spa jartzen badu ere ¨txortaleku¨ jarri beharko luke hona bainuak hartzera baino King Size oheari kaña sartzera etortzen delako jendea eta herriko mutilzaharrek badakite hori.

JONE:

Ze ongi orain Interneten azalduko gara.

JON:

Preziatzen den orok du sex-tape bat interneten.

JONE:

Jon, serio, ez dit graziarik egiten seme bat dut.

JON

Jone, mesedez, edozer izan zitekeen eguraldi honekin, ordu hauetan, nola egongo da norbait hor sasi artean.

JONE:

Dirdira bat ikusi dut kanpoan Jon ziur nago.

JON:

Zuk nahi duzuna da markapakete hauekin jantzita, balkoitik salto egin eta lorategira joatea.

JONE:

Bai

JON:

Brometan esan dizut.

JONE:

Benga, jantzi galtzak eta joan bistadizo bat botatzera Jon.

JON:

Serio?

JONE:

Bengaaaa, eta bueltan igoal mini-zu horri eskerrak emango dizkiot.

JON:

Joder, konbentzitzen zein erraza naizen.

JONE:

Eta? Zer? Zerbait ikusi duzu?

 

JON:

Arrazoi zenuen, ez zen tximista bat. badago zer.

JONE:

Ikusten esan dizut eta zuk kortinak ez isteko eta kortinak ez isteko.

JON:

Jone... cd bat izan da

JONE:

Zer?

JON :

Cd bat. Disko konpaktua. Badakizu batzuk musika entzuteko erabiltzen duguna eta beste batzuk txoriak uxatzeko han eta hemen zintzilikatzen dituzten biribil dirdiratsuak...

JONE: (ironiaz)

Ahhh. Mila esker CD bat zer den argitzeagatik..

JON :

Bueno eta orain gosaltzera

JONE:

Bale

JON:

Baina zertan ari zara?

JONE:

Gosaltzera esan duzu..

JON:

Mini-yo gosaltzera esan nahi nuen...

JONE:

Hala inuzente utzi mini-yo bakean nahi baduzu jaisten joan, ni dutxatzera noa eta segidan jaitsiko naiz.

JON:

Baina lehen esan...

JONE:

Eta badaezpada ere giltza hartu, beti gelan uzten duzu eta.

JON:

Hala ere ez ninduke harrituko kataloxekin ere jendea ibiltzea, ni hemen biziko banintz egingo nuke.

JONE:

Ai Jon, ez jarraitu horrekin.

JON:

Ikusi horiek.. gaztetxo horiek,... 20 urte eskas dituzte.. nik esango nuke etxe propioa ezean opari kutxa horietako batekin datozela hona txortalekura...

 

JONE:

Ba primeran iruditzen zait. Toki ederra da eta gainera ez zaie garestiegi aterako.

 

JON:

Gure garaietan halakorik ez zegoelako bestela...

JONE:

Bestela zer? Zu hona ez zinatekeen ezertara etorriko

JON:

Nik uste baietz.. baina gure garaietan ez zegoen halakorik

JONE:

Beno Jon.. gure garaiak... duela 15 urtez ari zara. Duela 15 urte bazeuden horrelako lekuak, baina zuri motxilarik behar ez zuen bidaiarik ez zitzaizun burutik ere pasatzen.

JON:

Eta zuri ez, ez zitzaizun gustatzen derrigorrean etortzen zinen.

JONE:

Ez Jon... ni gustura joaten nintzen baina noizbait onartu beharko duzu zure moduko guayek, zuen bizimodu edo zaletasuna ez dena ez duzuela onartzen. Musika zehatz bat jartzen duten tabernetara joaten zarete, bidaiatzeko zuen modua da merezi duen bakarra, beste guztiak turista tontoak gara, abentura kirolak bai baina gimnasioak ez, beste guztien gainetik zaudetela uste duzue.

JON:

Bai halaxe da, baina niri lanean ez didate Merkell esaten.

JONE:

Ez, baina seguru Paulo Coelho edo horrelako zerbait esaten dizutela...

JON:

Bale.. eztabaida hau KO-z irabazi duzu. Zuk ez duzu gosaldu nahi izan, baina niri utzidazu lasai gosaltzen.

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

B2 C1
2015-06-04

x61pRelaContWAR

16270372

x61pViewCountWAR

2072

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR