Dokuteka
Jon eta Jone II. Spa (jj-87)
Bikotea Ultzamako Spa-hotel batera iritsi da eta zuzenean bainu bat hartzera joan dira.
ATALA 87 Spa
JONE:
Inporta zaizu musika jartzen badugu? Bi egunetan mundutik kanpo egoteko gogoa dut.
JON:
Bale,... Zer entzun nahi duzu?
JONE:
Ez dakit... edozer gauza... berdin zait
JON:
Ea...
JONE:
Buenooooo hau da ba asteburu lasai bat hasteko modua!!
JON:
Uiii... Garai batean gustatzen zitzaizkizun...
JONE:
Edo hori uste zenuen zuk.
JON:
Kontzertuetara ba etortzen zinen ba nirekin.
JONE:
Baina hori oso maitemindua nengoelako zen.
JON:
A klaro (jakina).. eta orain ez zaude.
JONE:
Orain interesagatik soilik nago zurekin Jon.
JON:
Hainbeste botere emango zidala jakin izan banu lehenago aterako nuke opari-kutxaren kontua.
JONE:
Eta nik ez nekiena Ultzaman Spa bat zegoenik.
JON:
Ezta nik ere... nik uste nuen inguru honetan onddoak besterik ez zeudela...
JON:
Ikusi al duzu kartelik?
JONE:
Esan dizut telefonoan begiratuko nuela.
JON:
Baina horrek ez du emoziorik.
JONE:
Ah eta Ultzaman galduta Spara iritsi ezinik bueltaka ibiltzea osoooo emozionantea (zirraragarria) da..
JON:
Nirekin bizitza abentura bat da baby...
JONE.
Telefonoan begiratuko dut, egun erdia galduko dugu eta bestela.
JON:
Ba nik esango nuke hemendik behar duela, orientazio zentzu oso ona dut.
JONE:
Bai, argi geratu da.
JON:
Benga(tira) bilatu nahi baduzu telefonoan..
JON:
Ikusten? Esan dizut gertu geundela.
JONE:
Gertu bai, baina, bitan pasa gara bidegurutzearen aurretik.
JON:
Ez dago ongi seinalizatua (adierazita).
JONE:
Handia da eh... eta berria dirudi.
JON:
Berria izango da baina Sobietar Batasuneko bainuetxe itxura du.
JONE:
Orduan zu gustura ezta? Zure rolloa da hori guztia, ez?
JON:
Ez dut funtzionari batekin Sobietar Batasunaz hitz egiteko asmorik.
JONE:
Tira, goazen, ea bazkaldu aurretik bainuetara joateko denbora ematen digun.
JON:
Denbora soberan dugu kamarada.
JONE:
Kamarada?...ze zaharrunoa zaren Jon.. benga goazen... bainuetxea topatzea kostatu zaiguna ikusita, eta honek duen tamainarekin ezetz bainuak bazkaldu aurretik topatu.
JON:
Ahhh.... ze gustua ematen duen... justu ur zorrotada bat dut hankartean.
JONE:
Ba kontuz. Ea zure soldadutxoak masaje gehiegi hartzen duen eta gero.
JON:
Gero zer?
JONE:
Gero ez duen behar duen moduan desfilatzen, kamarada
JON:
Aberriaren alde bada, behin eta berriro desfilatuko du lasai.
JONE:
Fantasma.
JONE:
Ikusten al dituzu bi horiek?
JON:
Tipo potoloa eta bere alaba?
JONE
Alaba? Baina ze inuzente zaren.
JON:
Bere alaba da, antza eta guzti dute eta.
JONE:
Zuri beroak garunak urtu dizkizu.
JON:
Guri begira daude, nik uste gu atera zain daudela hemen sartzeko.
JONE:
Ba itxaron dezatela apur bat gehiago. Aizu esan al dizut oso guapo zaudela telazko (oihalezko) txanotxo horrekin?
JON:
Bai, hara,.. ni ez naiz zure modukoa... zer uste duzu zuk... gomazko txano hori jartzeagatik bat-batean igerilari olinpikoa zarela edo zer? Niri bezain patetiko geratzen zaizu.
JONE:
Ikusi beste bi horiek, ez dizkigute begiak gainetik kentzen.
JON:
Zuk uste?
JONE:
Uste? Ez ziur nago, sartu garenetik horiek gurekin zerbait nahi dute, bikote aldaketa edo orgia bat egitea edo horrelako zerbait
JON:
Benetan?
JONE:
Ur bero apur bat, pare bat zerrikeria esan eta odol guztia hankartera jaisten zaizue guztioi.
JON:
Mini-nira...
JONE:
Zer?
JON:
Mini-ni.. nire hankartekoa Mini-ni da.. mini-yo...mini moi.. mini-me... .
JONE:
Goazen logelara lehenbailehen guztiz tontotu aurretik, opari bat dut zuretzat gainera
JON:
Benetan?
JONE:
Zer? Eleganteak (dotoreak) dira?
JON:
Baina niri boxer modukoak gustatzen zaizkit, hauek.
JONE:
Slip-ak ere eleganteak dira.
JON:
Igoal Cristiano Ronaldoren modukoentzat, baina Mini-yori ez zaizkio gustatzen.
JONE:
Isildu zaitez eta jantzi.
JON:
Markapakete total!
JONE:
Etorri hona.
JON:
Kristalezko leiho handia, bista ederrak, ohe handi bat eta faraoi bat markapaketea jantzita, paradisuan zaudela ez didazu ukatuko?
JONE:
King Size...
JON:
Horixe, Burger King-en bezalaxe, king size.
JONE:
Horrelako beste txiste bat eta ohe separatuak eskatuko ditut.
JON:
Ia ia, ohe hau eta ni slip hauek jantzita, badakit zuk zer nahi duzun.
JONE:
Eta zer da nahi dudan hori?
JON:
Mini-yo soldadutxua desfilatzen ikusi nahi duzu?
JONE:
Hara... ez nekien mentalista zinenik. Soldadutxoarentzat ez zenuen telazko txanotxoa ekarriko ezta?
JON:
Ez, lasai, guda bakteriologiko traje osoa jarriko diot.
JONE:
Uhmm ze erromantikoa zaren.... itxi kortinak (errezelak) eta etorri ona.
JON:
Kortinak itxi? Nipadios.
