Dokuteka
Jon eta Jone II. Kabitu ezinik (jj-76)
Jonek kaleidoskopioa ekarri dio Joneren semeari eta euskaltasunaz hitz eginez bukatzen dute elkarrizketa.
TAL 76 Kabitu ezinik
JON
Bai?
JONE
Aupa Jon..
JON
Kaixo Jone, aizu igual moztu egingo da tunel artean nabil eta.
JONE
Baina gidatzen zoaz?
JON
Zer ba?
JONE
Ba ezin duzulako gidatu eta telefonoz hitz egin.
JON
Zer zara zu, munipa bat ala?
JONE
Eskegi oraintxe!
JON
Autobusean noa.
JONE
Autobusean? Nora?
JON
Bilbora.
JONE
Eta zer egin behar duzu Bilbon?
JON
Zer interrogatorio klase da ha...
W- JON: Bueltan hots egingo dizut eta geratuko gara.
W-JONE: Nahi baduzu igerilekura joan gintezke elkarrekin. Aspaldi ez gara joan.
W-JON: Bale.
W-JONE: Eta ea oraingoan piszinan (igerilekuan) txintxo portatzen zaren.
JONE
Orduan noiz amaitu behar duzue lan hori? Nahiko luzatzen ari zaizue ez?
JON
Egia esan bai, baina bueno horrela behintzat badaukat Bilbora joateko aitzakia.
JONE
Lehen ez zitzaizun, bada, batere gustatzen Bilbora joatea
JON
Ba orain bai, horretan datza espeziearen eboluzioa ez? Aldatzen ikastea, moldatzea.
JONE:
Ea utzidazu memento bat koadernoa hartu eta apunteak hartzen hasteko listillo.
JON
Okerrera doazenak ordea garraiobideak dira
JONE
Eta zertara dator orain hori?
JON
Joder… Bilborako autobusean ez nintzela kabitzen.
JONE
Esagerau, ez zara Tatxenko prezisamente.
JON
Benetan Jone… belaunak aurreko eserlekuaren kontra pega-pega eginda nituen, ez dut postura egokirik hartu bidai osoan.
JON
Bai, hegazkinetan ere gertatzen da.
JONE
Nola da posible jendea gero eta handiagoa den garai honetan, tren, autobus edo hegazkinetan gero eta toki gutxiago uztea?
JONE
Bueno argi dago jende gehiago eramateko egiten dutela, eserleku gehiago jende gehiago.
JON
Baina askotan erdi hutsik doaz eta.
JONE
Bueno, zer egingo diogu ba, orain igerilekuan apenas jenderik ez dagoenez aprobetxatu dezagun.
JON
Bai, hemen ere, autobusetan bezala, sardina antzera sartuta egoten gara eta!
JONE
Ez zaitez hainbeste kexatu eta goazen
JON
Zenbat falta zaio Nikori igeriketa klaseak amaitzeko?
JONE
10 minutu barru edo joan behar dugu haren bila.
JON
Bueno, bitartean etorri hona sirenita (sirenatxo)
JONE
Jooon... polikiroldegian (kiroldegian) gaude eta ez playboy mansioan!
JON
Baina inor ez dago guri begira eta.
JONE
Ez keba, benga (tira), segi largo batzuk egitera salido!
JON
Zer Niko, zer moduz igeriketa klasean?
JONE
Esaiozu ba Niko.
JON
Utziozu normala da lotsatzea.
JONE
Niko esaiozu Joni zein ongi egiten duzun igeri.
JON
Igeri igual bai, baina ezetz hau egin Niko, ikusi Booonbaaaaa!
W-JONE Zalantza bat du Jon...
W-JON: Nik pilo bat izaten ditut.
W-JONE: Goizean benetan tunelean zeunden edo zuk eskegi didazu...
W- JON: piii..piiii..piiii..piiii...piiii...
