Dokuteka
Jon eta Jone II. Boooooonba (60)
Jon haserre dago Whatxap-mezuak ez direlako iristen. Jonek esango dio ordaindu egin behar duela, euro bat.
ATAL 60 Boooooomba
JONE
Kaixo Jon
JON
Aizu iritsi al zaizkizu nire watxap-ak?
JONE
Watxap-ak? Ez. Noiz bidali dituzu?
JON
Ba izango da ordu erdi pasatxo, bai.
JONE
Ba duela 5 minutu edo begiratu dut eta ez nuen ezer
JON
Kaguenlaputa, banengoen ba ni. Ez dakit zer gertatzen den baina ez dira iristen bidaltzen ditudan mezuak.
JONE
Igual berritu beharko duzu.
JON
Nola berritu?
JONE
Bai, zerbitzua berritu behar izaten da. Urtean behin uste dut.
JON:
Baina hori ez al da legenda urbano bat? Nik uste hau musu-truk dela.
JONE.
Ezer ez da musu-truk egun, baina lasai uste dut euro bat edo halako zerbait dela.
JON:
Ah ba nik ez dut ordainduko, beste mezu zerbitzu batetara apuntatuko naiz.
JONE
Ba orduan akabo gure artekoa, watxapari dagokionez behintzat. Ze nik ia ez dut beste mezu zerbitzurik deskargatuko, titietaraino nago.
JON
Ez nau harritzen twitter, facebook, denetatik daukazu.
JONE
Eta zuk watxapa soilik duzu baina egun osoa mezuekin pelmada ematen zabiltza eta gero ez zara kapaz euro bat ordaintzeko zerbitzuagatik?
JON
Pelmada ematen dizut?
JONE
Bueno Jon, badakizu zertaz ari naizen. Eseki behar dut bilera batera noa eta. Gero elkarrekin joango gara igerilekura?
JON
Orduan pelma samarra naiz.
JONE
Ez nuen hori esan nahi.
JON
Ba hori esan duzu.
JONE
Ia baina ez zentzu horretan, badakizu.
JON
Gorroto dut pelma bat izatea.
JONE
Ez zara pelma bat... baina beno onartu facebook eta twitter ez izan arren, watxapa behintzat gustatzen zaizula...
JON
Zurekin kontaktuan egoteko eta, hain zuzen ere, pelma baten anztera deika ez ibiltzeko erabiltzen dut
JONE
Badakit, baina orain ez duzunez euro bat gastatu nahi watxappa berritzeko.
JON
Besterik gabe amorrua ematen didalako.
JONE
Joder Jon, euro bat sekulako zerbitzua ematen dizun zerbaitengatik.
JON
Ia badakit, Jone, ikusi.
JONE
Baina zer egin beh...?
JON
Booooommmbaaaa !!!!
JONE
Jajajajaja zure adinarekin eta soroslearen bronka jasotzen.
JON
Bueno ez da bronka izan, igerilekuan bonba saltoa eginez ezin dudala sartu esan dit, besterik gabe.
JONE
Ze izango zituen 20 urte?
JON
Bai, gizajoa, bere aita izan zitekeen norbaiti atentzioa deitu behar izatea.
JONE
jajajajajja Bueno Jon, Niko jasotzera noa eta gero etxera.
JON
Bueno ba, agur.
JONE
Nola agur?
JON
Agur, gero arte.
JONE
Eta pikito?
JON
Jajajajajjaja Tori pikito
JONE
Argghh mingaina Jon! Hori ez da pikito izan Jon.
JON
Hori pikito bonba bat izan da eta nahi baduzu joan zaitez soroslearengana kexatzera.
W-JON Aupa Jone, hementxe pelma berriro
W-JONE Jajaaj euroa ordaindu duzu azkenean
W-JON Ze erremedio, bestela nola jaso behar ditut bidali behar dizkidazun zure argazkiak
W-JONE: Ze argazki?
W-JON. Ba zu biluzik eta posturitak egiten.
W-JONE Jajajajaja Marrano!
W-JON : kurrin-kurrin
W-JONE Bueno... igual zerbait bidaliko dizut geroago.
