Dokuteka
Jon eta Jone II. Nire besoetan (59)
Aurreko haserraldiaren ondoren, baketzea dator. Telebistakko seriei buruzko elkarrizketa dute Jon eta Jonek, bakoitzak bere gustuak azaltzen ditu.
ATAL 59 Nire besoetan
W-JONE: Jon, badakit atzo pasau egin nintzela.
W-JONE: Berriro elkarrekin gaudenetik... badakit zuretzat ez dela erraza izan.
W- JONE: Kantu hau entzuten ari naiz Jon..
USIKA (Into my Arms Nick Cave)
W-JON: Urteak dira kantu hori ez nuela entzuten.
W-JONE: Nik ezta ere. Nahi duzu afaltzera etorri etxera?
W- JON: Zuk nahi duzu joatea?
W-JONE: Bestela ez nizuke eskatuko
JONE
Ez dut beste munduko ezer prestatu, azkenean berandu egin zait eta ez dut erosketak egiteko denborarik izan.
JON
Berdin dio Jone.
JONE
Etxean nituen lau gauzekin konformatu beharko dugu. Entsalada bat eta.
JON
Berdin diola Jone. Ez naiz afaltzeagatik etorri.
JONE
Atzokoa Jon sentitzen…
JON
Berdin dio Jone, atzokoak ere berdin dio, ez naiz horregatik etorri.
JONE
Zergatik etorri zara bada?
JON
Zurekin egon nahi nuelako, besterik gabe.
JON
Ez duzu konparatuko Mad Men hau eta Sexo en Nueva York.
JONE
Hau ez dago gaizki, baina niri asko gustatu zitzaidan Sexo en Nueva York.
JON
Buff, ba bada alde edarra.
JONE
Bai badakit petarda batzuk direla, baina nik ez ditut telesailak ikusten historia edo filosofia ikasteko Jon.
JON
Ikusi al duzu Sopranos ?
JONE
Ez
JON
Anderrek telesail osoaren kutxa duela esan dit eta utziko didala. Nahi baduzu ekarriko dizut
JONE
Baina zuk ikusia duzu?
JON
Bai, baina igual zuk zeuk ere ikusi nahi duzu.
JONE
Ongi dago?
JON
Bai, “de la hostia”... eta hirugarren sasoitik aurrera... buf.
JONE
Ez bota spoilerrik
JON
Lasai, besterik gabe esan behar nizun Tony Soprano harrapatu eta kartzelara eramaten dutela eta.
JONE
Jon isildu
JON
Kartzelan dagoela ihes egiteko plan bat asmatzen duela eta.
JONE
Jooon!
JON
Bere gorputz osoan tatuatzen duela kartzelako mapa bertatik ihes egiteko eta.
JONE
Zer anormala zaren.. Hori Prison Break-eko istorioa da!
JON
Jajajajjaja ¨ez bota spoilerrik¨ ,¨ez bota spoilerrik¨.
JON
Niri gehien gustatzen zaizkidanak telesail ingelesak dira.
JONE
Klaro jakina, horretan ere espezialitoa izan behar duzu.
JON
Sei ataleko denboraldiak egiten dituzte. Pelikula luzeak balira bezala eta ez dakit baina badute zerbait ezberdina… ez dira amerikanadak..
JONE
Adibidez? Aipatu serieren bat.
JON
Luther, The Fall, Black Mirror, Utopia, The Misfits, Peacky Blinders...
JONE
Ez dut bakarra ere ezagutzen.
JON
Nahi baduzu kontatuko dizut zertaz doazen.
JONE
Jajajaj, eta ez duzu jende normalak ikusten dituen telesail normalik ikusten?
JON
Zer da telesail normal bat zuretzat?
JONE:
Ba ez dakit... Juego de Tronos...
JON:
Ah... Dragoiak, ipotxak eta sorginak azaltzen diren telesail bat normala da, bale
JONE
Bueno ulertu didazu.
JON
Asko gustatzen zait Juego de Tronos,pertsonaia bati kariñoa hartzen diozun bakoitzean, lepoa moztu egiten diote.
JONE
Jon! Espoiler!
JON
Baina ikusi duzula esan didazu eta?
JONE
Lehen sasoiko kapitulu batzuk bakarrik, ez daukat denbora gehiegi telesailak hirunaka ikusteko!
JON
Bada, esandakoa ez hartu kariño gehiegirik pertsonaia bakar bati ere.
JONE
Goazen ohera?
JON
Bale baina lehenago pasaidazu (pasa iezadazu) telefonoa
JONE
Zure telefonoa edo nirea?
JON
Nirea. Berriro entzun nahi dut.
JONE:
Benga Jon goazen ohera
JONE
Etorri nire besoetara.
