Dokuteka
Jon eta Jone II. Gorria edo beltza (25)
Eskandinaviarraren bisita dela eta, Jonek xehetasun gehiago emango ditu.
Gorria edo beltza?
JONE:
Eta ze peli ikusi nahi duzu zuk?
JON:
Niri igual zait...
JONE:
Niri ere bai, irandarra edo finlandiarra ez den bitartean..
JON:
Yastamos... badakit Jennifer Anistonen pelikulak direla zure faboritoak. Baina ez dauka ezer orain karteleran.
JONE:
Nahi duzuna esan, baina nik behintzat ez dut gaur zure moduko ¨zinelistoei¨ gustatzen zaizuen pelikula aspergarririk ikusiko...
JON:
Niri berdin zait. Baina goazen behingoz pelikula aukeratzea hotzak akabatuko gaituelako hemen
JONE:
Zu zara zine aditua, aukeratu. Oskarretara izendatua dagoen horietakoren bat.
JON:
Bale
JONE:
Itxoin Jon sartu aurretik goazen erregalizak eta gominolak erostera..
JON:
Benetan ari al zera?
JONE:
Bai
JON:
Berandu goaz Jone, pelikularen hasiera galduko dugu.
JONE:
Benga.. minutu bat izango da... zinea litxarreriarik gabe ez da zinea..
JONE:
Eta zuk ez duzu ezer nahi?
JON:
Ez..
JONE:
Benetan?.. Erregalizen bat edo?
JON:
Bueno hartuko dizut bateren bat.
JONE:
Gorria edo beltza?
JON:
Berdin zait...
JONE:
Ez, ez zaizu berdin. Bata bestea baino gehiago gustatzen zaizu fijo.
JON:
Igoal zait benetan.
JONE:
Ezetz, ...Esan.. gorria edo beltza?.. Kalkuluak egin behar ditut eta
JON:
Kalkuluak?
JONE:
Bai, gorria edo beltza esaten badidazu gorri edo beltz gehiago hartuko dut.
JON:
Joder.. baina zu zein marmita klasetan erori zinen haurra zinenean?
JONE:
Gorria edo beltza Jon. Pelikula hastear dagoo.
JON:
Gorria
JONE:
Ikusten! Banekien.. eskerrak gorri gehiago hartu dudan..
JON:
Emadazu erregaliz beltz bat...
JONE:
Beltza?.. gorria esan didazu lehen...
JON:
Bai. Baina bi gorri jan ditut eta beltza nahi dut orain
JONE:
Tori.
JON:
Eta gominola bat ere hartuko dizut
JONE:
Sagarra edo platanoa (banana)
JON:
Ah platanoa (banana) ere hartu duzu?. Bada bietatik bana orduan.
JONE:
Hau ezin da errepikatu Jon.
JON:
Bueno pelikula ez dago hain gaizki.
JONE:
Pelikula gustatu zait. Oso ongi dago.
JON:
Bai, bueno tranpa pare bat baditu gidoian...
JONE:
Bueno. Ez hasi orain pelikula destripatzen, ongi dago eta fuera. Ez gara hasiko zineforuma egiten orain.
JON:
Baina pelikulek daukaten gauzarik onena hori da eta. Pelikula ikusi bezain pronto, pelikulari buruz hitz egitea.
JONE:
Ba datorren astean orduan pelikulez hitz egitera etor zaitez zinera Felix Linaresekin Jon, nirekin ez.
JON:
Orduan zer da ezin dena errepikatu?
JONE
Erregaliz eta gominolena. Hurrengo batean bakoitzak bereak erosiko ditu eta kito.
