detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Grease I (19)

Hasieran gogo handirik ez bazuen ere, Jone orain oso animatuta dago inauterietan mozorrotzeko. Erabakita dute zein izango den bien mozorroa.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Grease I

JONE:
    Perfektua da...
JON:
    Ez dakit ba..
JONE:
    Benga Jon ez al zara akordatzen.. bioi gustatzen zitzaigun pelikula...
JON:
    Pelikula gustatu bai.. baina nola mozorrotuko gara?
JONE:
    Erraza da, gainera aukera ezberdinak eskaintzen ditu... nahi baduzu gero etorri etxera eta prestatuko ditugu mozorroak.
JON:
    Ba.. eskerrak ez zitzaizula mozorrotzea gustatzen... emozionatuta ikusten zaitut
JONE:
    Dibertigarria izan leike (liteke)...
JON:
    13. portala  (ataria).... eta ze zenbaki?
JONE:
     3. A
JON:
    Gero arte ba
JONE:
    Agur...
JONE:
    Pasa Jon... Travolta!
JON:
    Joe.. ikusten dut dagoeneko girotzen ari zarela...
JONE:
    Jantzi batzuk atera ditut ea zer iruditzen zaizkizun...
JON:
     Nik ez dut ezer ekarri baina nik ez daukat inolako problemarik...
JONE:
    Ba nik oraindik ez dakit zer jantzi...
JON:
    Nik uste azken eszenako Sandy izan behar duzula.. leggins beltz dirdiratsuak eta txupa beltza...
JONE:
    Ia, baina Sandy goxo eta inozentea ere gustatzen jata (zait)...
JON:
    Zuk ikusi...baina niretzat ez dago kolorerik...
JONE:
    Eta zu Danny Zucko... badituzu galtza pitillo beltzak eta larruzko txupa?
JON:
    Klaro...nik horiek edozein egunetan janzten ditut
JONE:
    Makarra samarra zea bai...Larruzko txupa ez da izango garai bateko hura
JON:
    Bai, betikoa.. 20 urterekin Amsterdamen erosi nuen hura
JONE:
    20 kilo pisatzen dabena (duena)?
JON:
    Bai baby..
JONE:
    Jajajajaja   
JON:
    Ez al gara zaharregiak Dany Zucko eta Sandyz mozorrotzeko?
JONE:
    Zaharregiak? Greasek ez dauka adinik... Gainera, pelikula egin zenean John Travolta eta Olivia Newton Johnek jada hogeita-piko urte zituzten...  helduegiak high schoolean egoteko ez?
JON:
    Hori ere hala da, bai…
JONE:
     Telebistan jartzen duten bakoitzean ikusten dut. Oso rollo ona ematen didan pelia da.
JON:
    Niri ere gustatzen zait... ez da Dirty Dancing eta beste pastel horien modukoa.. Grease-k badu ganberro puntua
JONE:
    Ba niri Dirty Dancing, eta Flash Dance, eta Footloose, El club de los Cinco eta.. buf.. asko gustatzen zaizkit...
JON:
    Aizu, eta ilearekin zer egingo dugu?
JONE:
    Beno Jon, zuk Travoltaren itxura izateko  bezala.. peluka (ileordea) jarri beharko duzu..
JON:
    Peluka?
JONE:
    John Travolta ez da Danny Zucko tuperik gabe.. eta zuk... ez dekozu (daukazu) ezta flekillorik (kopeta-ile) ere...

JON:
     Jodeerrrr, nik gaur egungo Travoltak baino ile gehiago daukat..
JONE:
     Ia, baina hala ere txino batera joan eta peluka erosiko dugu.. ta gomina ere bai, tupe eder bat egiteko...
JON:
    Hori dena beharrezkoa al da?
JONE:
    Pelukarik gabe Jhon Travolta baino Bruce Willis-en antza izango duzu..
JON:
    Ba zuk ere zerbait egin beharko duzu ze...  ez zara rubia (ilehori) prezisamente...
JONE:
    Nik ia erosi dut pelukia.. itxoin.. gelan daukat, orain ekarriko dut...
JONE:
    Zer zelan?
JON:
    Ohhh Sandy!! Grrrr
JON:
    Ongi geratzen zaizkizu rizo rubio (hori) horiek...
JONE:
     Jajajajaja eta dantza ere entseatu beharko dugu ez?
JON:
    Joder Jone, eskerrak ez zenuela atera nahi... orain koreografia ere egin behar al dugu?
JONE:
    Beno, behin atera-ta.
JON:
    Ba nahi baduzu kabalgatan ere atera gintezke... traktore horietako baten atzean dantzan...
JONE
    Beno pasatu gabe...

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

C1
2015-01-26

x61pRelaContWAR

16266338

x61pViewCountWAR

2243

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR