Dokuteka
Jon eta Jone II. Grease II (20)
Hasieran gogo handirik ez bazuen ere, Jone orain oso animatuta dago inauterietan mozorrotzeko. Erabakita dute zein izango den bien mozorroa.
Grease 2
JONE:
Jon, pasadazu zamarra.... kanpora noa aire apur bat hartzera...
JON:
Bale, zurekin noa... erretzeko aprobetxatuko dut.
JONE:
Zuk ez duzu erretzen eta.
JON:
Ateratzen naizenean bakarrik...
JONE:
Orduan nola esan duzu dela.. erretzaile soziala?
JON:
Bai, hori da... ateratzen nazienean soilik erretzen dudala
JONE:
Ia
JON:
Eske edatearekin edo ateratzearekin lotzen dut tabakoa.. antsietatea izango da, edo.. ez dakit.
JONE:
Ia, erretzaile soziala.. bai.. tabakoa erosi ez eta besteena erretzen duen horietakoa ezta?
JON:
Ni keba,.. beno bai.
JONE:
Bueno, eta ia ez duzu hainbeste desfasatzen, ezta?
JON:
Garaiak izan ditut... baina ia ez.. ez nago beti tabernetako komunei begira. Badakizu. Zer? Goazen barrura berriro?
JONE:
Ze ordu da?
JON:
4.30ak
JONE:
Ni nekatu samar nago. Etxera joango naiz.
JON:
Benga.. espuela Jone...
JONE:
Espuela? Zenbatgarrena ia?
JON:
Azkenekoa eta eramango zaitut...
JONE:
Ez lasai Jon, ni banoa.. taxi bat hartuko dut.
JON:
Benga eramango zaitut...
JONE:
Ez benetan Jon.. geratu zaitez.
JON:
Nire Sandy gabe? Zer egingo dut Sandy gabe?
JONE:
Hala ere ez zaude zu inor eramateko moduan...ez zinen kotxean etorriko?
JON:
Bai.. itxura honekin ezin nuen autobusean etorri.. Danny Zucko naiz, baby.
JONE:
Beno ba etxera ez zara kotxean joango...
JON:
Ez lasai.. nahi baduzu taxia elkarrekin hartuko dugu.
JONE:
Bale, ea zortea dugun.
JONE:
Ordu erdi.. buf.. hiri honetan behar denean ez dago taxi bat hartzerik.. ez dakit zergatik ez dagoen gehiago...
JON:
Orain falta zaigun gauza bakarra taxista moskeatzea da...
JONE: Han autobus geltoki haren alboan utzi mesedez...
JON:
Beno zu ere alper xamarra ere ba zara, e?... alde zaharretik gertu bizi zara eta bazenuen oinez itzultzea...
JONE:
Ordu hauetan? Ni loka. Ohera lehen baino lehen iritsi nahi dut... kanbioak baditut taxia ordaintzeko.
JON:
Utzi. Ordainduko dut nik..
JONE:
Ez ez.. erdibana
JON:
Sandy...mesedez... eta ez ahaztu zure peluka (ileorde) rubia (ilehori) hori... rubia ere oso guapa zaude eta..
JONE:
Beno Jon,... banoa...
JONE: Agur Jon..
JON: Jone...
WhatsApp bidez-JONE: Oso ongi pasa dut.
WhatsApp bidez-JON: Nik ere bai...
WhatsApp bidez-JONE: Ondoloin Travolta.
WhatsApp bidez-JON: Ondoloin Sandy... eta gaua bukatzeko muxua asko gustatu zait...
