Dokuteka
Jon eta Jone II. Robota (17)
Joneri laguntza handia ematen dion xurgagailu-robota ondatu egin zaio. Jonek berea emango dio, ez baitu batere gogoko.
Xurgagailu-robota
JONE:
Zertan ari zara Jon? Ireki behingoz...
JON:
Horretan ari naiz baina ez da irekitzen...
JONE:
Nola ez duela irekitzen?
JON:
Ez... bi egun daramazkit asuntu (kontu) honekin...
JONE:
Ba hurbildu sarrailara eta ireki eskuz kotxeko atea... tontoen moduan bustitzen ari gera eta
JON:
Kaguelaputa...
JON:
Kristoren amorrua ematen dit. Bi egun daramazkit (daramatzat) horrela...
JONE:
Horrela nola?
JON:
Kotxeko atea giltza erremotoarekin (urrutiko giltzarekin) ezin irekita!
JONE:
Ez da hainbesterako izango... eskuarekin ireki eta kito.
JON:
Eskuarekin? Nik ez dut eskuarekin ireki nahi... nik giltzak funtzionatzea nahi dut. Urrutitik sakatu eta ate guztiak irekitzea...
JONE:
Bueno pila kontua izango da ez? Aldatu pila eta kito...
JON:
Eta non aldatzen zaio giltza honi pila? Ez dut kontzesionarioraino joateko deborarik hartzen
JONE:
Hori edozein dendatan egiten dizute motel, giltzak egiten dituzten denda txiki horietan
JON:
Seguru?
JONE:
Baietz ba.. nire etxetik gertu badago bat. Nahi baduzu oraintxe egin genezake:
JON:
Bale
JONE:
Ikusten?
JON:
Bai.. arrazoi zenuen... tontakeria bat irudituko zaizu, baina ez dakizu zer ostia txarrez ibili naizen egunotan kotxearekin (autoarekin).
JONE:
Imajinatu dezaket..
JON:
Maleteroa (maleta-leku) irekitzeko edo kotxean (autoan) gauzak sartu eta ateratzen ibiltzeko...
JONE:
Bai halako gauzetara ohitzen zarenean gero ez dago atzera bueltarik... niri gauza askokin gertatzen zait, aspiradora (xurgagailu) robotarekin adibidez... apurtu zitzaidan arte ez nintzen jabetu zein garrantzitsua zen....
JON:
Benetan ari al zara?
JONE:
Txantxa dela irudituko zaizu.. baina konpainia eta guzti egiten zidala esango nizuke..
JON:
Konpainia? Aspiradorak (xurgagailuak) konpainia?
JONE:
Bai,.. pasiluan (korridorean9 mugitzen ikustea... ez dakit...
JON:
Joder Jone, zahartzaroan katuz inguratuta ikusten zaitut...
JONE:
Esan nahi duzuna, baina halako gauza txikietara ohitzen zarenean...gero faltan botatzen dituzu, askotan pertsonak baino gehiago..
JON:
Eta badaukazu aspiradora (xurgagailu) berririk?
JONE:
Ez, erosi behar dut baina nik ere ez dut tarterik hartzen..
JON:
Ez ezazu erosi.. nik badaukat erabiltzen ez dudan bat.. zuretzat..
JONE:
Ez da beharrezkoa..
JON:
Ez ez, benetan, kaxan dago sartuta...
JONE:
Eta zergatik ez duzu erabiltzen?
JON:
Bezero batek opari egin zigun aspiradora (xurgagailu) bana...Jartzen nuenean automatikoki urduri jartzen nintzen... OVNI moduko hura... alde batetik bestera... lurrean zeuden gauza guztiekin estropezu eginaz...
JONE:
Klaro, etxea ordenatuta egon behar du.
JON:
Zer nahi duzu ba esatea? nik ez dut nahi robot batek agintzea nire etxea nola eduki. Azkenean dena aspiradorak (xurgagailuak) nahi duen moduan izan behar horrek... bere beharren menpe bizitzen bukatu zenezake...
JONE:
Zein pelikuleroa zaren...
JON:
Oparituko dizut ...baldintza bakar batekin..
JONE:
Esan...
JON:
Ez iezaiozu izenik jarri aspiradora (xurgagailu) robotari...
JONE:
Jajajajaj nola jarriko diot ba izena?
JON:
Lehen kontatu didazunarekin... ez naiz batere fio... aspiradorarekin maitemintzeko kapaz zara-ta...
