Dokuteka
Jon eta Jone II. Sare sozialak (16)
Joneri sarean jardutea gustatzen zaio, Joni, ordea, txorakeria iruditzen zaio.
Sare Sozialak
JONE:
Aizu Jon eta zuk zergatik ez duzu facebook edo twitterik?
JON:
Eta zuk nola dakizu hori?
JONE:
Ba behin edo behin saiatu naizelako zu bertan topatzen...
JON:
Ah bai e? Nire bila aritu zara sare sozialetan... aitortzeko besterik?
JONE:
Zure bila eta jende askoren bila... horretarako da facebook...
JON:
Ziur? Nik uste nuen norberaren ipurdia bestearena baino nabarmenago uzteko zela...
JONE:
Baina zer diozu?
JON:
Ba sare sozialak horretarako direla... zein brillantea, eta ze azkarra eta ze guaia zaren erakusteko plataforma...
JONE:
Bueno Jon, ez hasi orain eh...
JON:
Benetako bizitza izan beharrean, bizitzaren antzerkia dira sare sozialak..
JONE:
Paulo Coelhok abduzitu zaitu berriro?
JON:
Baina jendeak jartzen dituen argazkiak ikustea besterik ez dago joder... auto-bonbo plataforma bat dela uste du jendeak, baina duintasunerako auto-bonba bat dira sare sozial puta horiek...
JONE:
Bueno, bakoitzak nahi duen erabilera ematen dio...
JON:
Bai jakina… ihesa eta malariaren bakuna lortzeko erabiltzen da facebooka, no te joroba...
JONE:
Aizu Jon tonto jartzen zarenean oso tonto jartzen zara...
JON:
Hara ze esaldi biribila.. ze txispa!!, twiteatu ezazu...
JONE:
Bale, argi geratu da.... ez zaizkizu sare sozialak gustatzen.. eta ez duzu sare sozialik...
JON:
Bai, ba daukat,.. baina niri gehiago gustatzen zait tuenti.. badakizu.. nerabeen atzetik ibiltzen den horietakoa naiz...
JONE:
Eta zuk ez duzu sekula egin ezta? Ez zara inoiz sartu sare sozialetan.. ez duzu sekula zure izena jarri Google-en...
JON:
Bai jakina.... azken urteotan zure facebook-a kuxkuxeatu dut tarteka.. esan nizun...
JONE:
Ba hori koldarkeria hutsa da... besteena kuxkuxeatzen ibiltzea zurea jarri gabe..
JON:
Zergatik?. Zergatik ez naiz ba sartuko beste jendearen sare sozialetan? Ez dira pribatuak. Sarean daude. Guztion eskura.
JONE:
Ia baina... ez zait bidezkoa iruditzen...hori voyeurismoa da...
JON:
Orduan hondartza batean norbaitek nudismoa egiten badu beste guztiak derrigortuta al gaude nudismoa egitera? Leiho aurrean biluzten denari kulpa bota beharrean, begiratzen duenari botatzen diozu zuk...
JONE:
Bueno ez zaitez berotu e.. belarria ia gorri-gorri daukat eta...
JON:
Jende berria topatzeko? Nik ez dut jende berririk topatu nahi. Nik norbaitekin harremana nahi badut... harekin kontaktuan jartzen naiz eta kito.
JONE:
Bai baina duela 20 urteko klasekide (ikaskide) bat... nola topatzen duzu...?
JON:
Ez badaukat haren kontakturik... seinale interes gehiegi ere ez dudala…
JONE:
Ia, eta kanpora joan den norbait? Edo lan konturen batengatik? Edo,..
JON:
Ba sarean bilatzen dut..
JONE:
Ikusten?
JON.
Baina hori gauza bat da eta bestea zure Greziako oporretako 300 argazkiak zintzilikatzea... edo zure bizitzaren erretrasmisioa egitea... Zer jaten duzun, zein ongi pasatzen duzun,...
JONE:
Bueno hor ere neurriak daude?
JON:
Eta nork errespetatzen ditu?
JONE:
Nik bai.. nik ez dut apenas Nikoren argazkirik jarri adibidez
JON:
Apenas,.. orduan noizbait bai..
JONE:
Baina berdin zait... ez du ezkutatzeko ezer.. Zu zer zara ba? Ikusiezina izan behar duen espioi bat? Superagente bat? Terrorista bat?
JON:
Bueno horietako gehienek ere facebook badute... asike (beraz) berdin dio, eta gainera gaur egun edozein txotxolok balio du espioi edo terrorista izateko...
JONE:
Ba sare sozialetan ez bazaude gauza asko galtzen duzu...
JON:
Hori egia da.. baina zer da galtzen dudan hori?
JONE:
Hara, eta bere gaztaroa telebista aurrean zaborra ikusten eta porroak erretzen xahutu dituen batek esaten dit hori?
JON:
Bueno eta zuri konpainia egiten ere bai..
JONE:
Orain zer zara sare sozialen beharrik ez duen intelektual bat?
JON:
Ez, bistan da troglodita bat naizela... sare soziala ez izateagatik amish bat naiz... atzeratu bat...
JONE:
Ba apur bat bai Jon... apur bat bai...
