Dokuteka
Jon eta Jone II. Postala (05)
Niko omen da Joneren semearen izena, ez Nikolas, paperetan hori jartzen duen arren.
Jon eta Jone II. Niko (05)
MUSIKA klasikoa entzuten da...
JONE:
Gustatzen zait nola ari den geratzen. Lankideek ere ikusi dute eta batek aipatu zuen mapa ez dela oso ongi ikusten...kalitate eskas samarra duela irudiak...
JON:
Bazilatzen (adarra jotzen) ari zara ezta?
JONE:
Bai, oso polita geratzen ari da...politegia akaso... postala dirudi...
JON:
Joder, baina hori eskatu zenuten eta! Bidali zeniguten txostenean, oker ez banaiz, ¨gure kostaldearen postala ¨ egiteko eskatu zenuten. ¨Ven y Cuentalo¨ moduko bat...
JONE:
E!, esan dizut oso ongi geratzen ari dela...
JON:
¨Politegia¨ esan duzu...
JONE:
Ez dakit... igual jarri diozuen musikagatik edo... urteberriko Vienako kontzertuaren antza hartu diot...jajaja.
JON:
Horretan arrazoi duzu, Vienako kontzertuan bezalaxe, iragarki honetan inon ez da beltzik azaltzen. Zuen casting horretan, Artetaren koadroetako euskal arrantzale zuriak besterik ez zeuden...
JONE:
Beno ez dut eztabaidatzeko asmorik... gainera, bilera honetarako zen ez? Iragarkiaz hitz egiteko... eta beno, bat batean Arteta pintorea ezagutzen duzula deskubritzeko (konturatzeko)...
JON:
Ah klaro (jakina), dezepzioa ezta? Ze pentsatzen zenuen, zu bezalako intelektualek soilik ezagutzen duzuela Arteta...?
JONE:
Ez naiz ni izan Arteta aipatu duena...
JON:
Arteta gutxiago eta beltz gehiago! Aspaldidanik beltzak dira eta hemengo arrantza ontzietan lanean dabiltzanak...
JONE:
Eta orduan musika ere, Afrikako musika erabiliko dugu iragarkian?
JON:
Musika, ez da definitiboa (behin betikoa)... hori zuekin ere adostu beharreko zerbait da... eta oroitzen dudanez... Enya edo horrelako zerbait jarri nahiko duzu ezta?
JONE:
Bidaliko dizut musika aukeraketa bat...
JON:
Beharrezkoa al da?
JON:
Nire ustez, eta nire iritzia da e!... Nik ez dakit gehiegi komunikazioaz... baina iragarkiak ikuspegi baikorregia azaltzen du. Turismo iragarki bat dirudi. Nire ustez gai hauekin kaña gehiago sartu (egur gehiago eman) beharko zenukete, itsasoaren benetako egoera erakutsi, eta ez postal bat...
JONE:
Bai, bale, ados egon ninteke zurekin...baina kaña sartzeko (egurra emateko) Greenpeace eta horien modukoak daude. Gu administrazioa gara...
JON:
Eta jakina, gauzak zein ongi egiten dituzuen erakusteko iragarkiak egiten dituzue...
JONE:
Aizu, zer gosaldu duzu gaur Jon?
JON:
Bilerak hain goiz jartzeko daukazun ohitura horrengatik ez dut gosaltzeko aukerarik izan.
JONE:
Ba igual hori da... goazen kalera kafe bat hartzera ea lasaitzen zaren.
JON:
Kafe bat lan orduetan? Ziur zaude?
JONE:
Benga (tira), ezagutzen dut eta zure tonito (doinutxo) hori... goazen kalera kafea hartzera...
JON:
Orain bai… orain benetako funtzionario itxura hartzen hasi zara.... eta gustatzen zait!
JONE:
Jadanik damutzen hasi naiz...
JON:
Kontua da horrelako kanpainak egiten direnean, burua zuritzeko egiten direla… nabarmenegia izaten dela. Bost axola zaizue zertaz ari zareten...inporta zaizuen gauza bakarra etekin politikoa ateratzea da...
JONE:
Nik sinisten dut egiten duguna garrantzitsua dela eta emaitzak ematen dituela. Eta gainera...
JON:
Hori sinistuko nuke noizbait autokritika entzungo banu... baina administrazioan, politikoen artean, nork egiten du autokritika?
JONE:
Podemoseko hautagai bihurtu zara edo zer? A ze mitina Jon... Nik gosaldu nahi nuen eta gure iragarkiaz hitz egin... ez jarraitu belarria jaten...
JON:
Bale...Asteburuan grabatuko dugu falta dena. Bihar bertan seguru aski. Portuko kanpoaldean. Etorri nahi baduzu, barkuan izango da tokia.
JONE:
Bihar semearekin egon beharra daukat
JON:
Etorri zaitez harekin.
JONE:
Haur bat da. 5 urte besterik ez ditu eta igoal gazteegia barkuan hainbeste denbora pasatzeko.
JON:
Hori egia da. Luze joko du grabaketak. Bost urte eh?
JONE:
Bai.
JON:
Eta nola du izena?
JONE:
Niko
JON:
Nikolas? Nikolas txiki?
JONE
Ez Niko soilik... Eta berandu da. Bulegora itzuli behar dut. Iragarkia amaitua dagonean erakutsiko didazu.5.ATALA

Ez Niko soilik... Eta berandu da. Bulegora itzuli behar dut. Iragarkia amaitua dagonean erakutsiko didazu.