detalle dokuteka-generico-fitxa

Jon eta Jone II. Ur azpian (04)

Azken hamar urte hauetan Jon zertan aritu den den jakingo dugu atal honetan.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Jon eta Jone II. Urpekari (04)
JON:
    Aupa Jone
JONE:
    Egun on Jon.
JON:
    Besterik gabe komentatzeko, iragarkia amaitzeko ur azpiko filmaketak soilik falta direla. Beste guztia prest dago.
JONE:
    Nonbait ikus daiteke?
JON:
    Sarean zintzilikatzen ari naiz... ordu erdi barru edo ikusgai izango da.
JONE:
    Eta ur azpiko grabaketa noiz egiteko asmoa duzue?
JON:
    Itsas zakarra dabil, eta baretu arte ezingo dugu. Baina hobera egin bezain pronto,  ti-ta batean egingo dugu.
JONE:
    Inbidia ematen dit horrek. Ez dut sekula frogatu...
JON:
    Urpekaritza?
JONE:
    Bai,... batetik erakarri egiten nau baina bestetik itsasoak beldurra ematen dit... eztei-bidaian ikastaro bat egitekotan izan ginen, Santo Domingoko hoteleko igerilekuan baina...
JON:
    Horrek bai ematen didala niri inbidia,.. eztei-bidaia Santo Domingon...
JONE:
    Ez dakizu ongi...
JON:
    Beno, ondo portatzen bazara eramango zaitut... udaberri partean hobe...ura epeltzen hasten denean
JONE:
    Nik aurretik ikastaroa egin nahi dut... ez naiz edonola edo edonorekin sartuko.
JON:
    Edonorekin? Aizu, nik urpekaritza irakasle titulua daukat eh!
JONE:
    Hara! Sorpresa kutxa bat zara... baina ez dakit zutaz fidatzen naizen edo ez...
JON:
    Bale Merkel. Lasai. Berriro ezkondu eta ea bigarren eztei-bidaian zorte hobea duzun!
JON:
    Egia esan oso barregarria izaten da hotel handietako igerilekuetan ezkonberriei urpekaritza klaseak ematea...
JONE:
    Beraz tokatu (egokitu) zaizu...
JON:
    Bai, nahikotxotan. Irakasle nobatoa (hasberria) zarenean piszinan (igerilekuan) ikastaroak izaten dira orduak sartzeko modurik onena... ezkonberrien arteko makina bat bronka (haserrealdi) ikusitakoa naiz... buf... “gran hermano” moduko bat izaten da
JONE:
    Edredoning eta guzti?
JON:
    Kontatuk banizu...
JONE:
    Ez da beharrezkoa...
JONE:
    Eta nolatan bihurtu zinen zu urpekari irakasle? Elkarrekin geundenean...zuri urak ez zizun inolako graziarik egit....
JON:
    Zer esan nahi duzu… ez nintzela gehiegi dutxatzen?
JONE:
    Jajajjaja hori ere bai...
JON:
    Beno ba alde egin nuenean...han hemenka ibili nintzen... urpekaritza ikastaroak egin eta azkenean Filipinetan geratu nintzen. Bertan makina bat ordu sartu nuen ur azpian eta irakasle titulua ateratzeaz gain, buzeo (urpekaritza) zentro bat montatu (sortu) nuen Michel-ekin...
JONE:
    Michel edo Michelle?
JON:
    Zein da diferentzia?
JONE:
    Gizonezkoa edo emakumea?
JON:
    60 urteko gizona. Nire urpekaritza irakaslea zen Michel... frantses bat, jatorra,... haren sozio egin eta buzeo  (urpekaritza) zentroaz gain Filipinetako gobernuarentzat lanean aritu ginen,  kostaldeko ur azpiko mapak egiten...
JONE:
    Ametsetako bizitza dirudi...
JON:
    Horrela kontatuta bai... baina, alde txarrak ere bazituen paradisuan bizitzeak...  Dena ez da Di Caprioren pelikula hartan bezalakoa izaten..
JONE:
    Ze pelikula?... Titanic?
JON:
    ja.. ja eta ja... oso graziosa zara Merkel... kontatuko dizkizut paradisuan dauden  infernuak noizbait.
JONE:
    Nahi duzun moduan...Di Caprio...
JON:
    Aizu Jone zure telefonoa al da hau?
JONE:
    Norena izango da ba?
JON
    Ez dakit igual (agian) lanekoa da?
JONE
    Eta lanekoa balitz zer?
JON:
    Ba besterik gabe jakin egin nahi nuen... ea lanekoa zen edo zure telefono pertsonala...
JONE
    Telefono bakarra dut...hauxe... Zertarako jakin nahi duzu?
JON.  
    Ezer ez… hemendik aurrera zu akosatzen (jazartzen)mhasten naizenean... jakiteko zuri edo zure idazkari sosa horri ari ote naizen deika...
JONE:
    Nahiko luke Zuriñek norbaitek matraka ematea bai...
JON:
    Ba haren telefonoa ere eskura baduzu...
JONE:
    Beno Jon eskegi behar dut. Bidalidazu (bidal iezadazu) mesedez watxap bat bideoa sarera igotzen denean
JON:
    Bale (ongi da), zaindu
JONE:
    Berdin

JON: Bideoa igota. Esango didazu zer iruditzen zaizun.
JONE: Jasoa. Mila esker. Zuriñeren telefonoa nahi duzu benetan?
JON: Ez... brometan esan dizut.
JONE: Orduan esan duzu udan eramango nauzula submarinismoa (itsaspekaritza ) egitera?
JON: Ikusiko dugu nola portatzen zaren ordura arte... ah eta filma ¨the Beach¨ da, La playa.

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B2 C1
2015-01-26

x61pRelaContWAR

16265782

x61pViewCountWAR

2811

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR